Azaroaren 25ean Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko egunean, emakumeen bazterkeria eta indarkeria matxista salatu eta ikusarazi nahi dugu. Berdintasuna, justizia, bakea eta garapenaren aldeko gure konpromiso irmoa erakutsi nahi dugu.
Hezitzaileok hezkuntza-eragile gisa badugu zer esana genero-indarkeriari aurre egiteko orduan, eta gure ahotsak ozen altxatu gura ditugu, gaur eta beti.
Emakundek gaurko egunean gogorarazten digun moduan, ezkutuko indarkerien aurrean adi egon behar dugu. Izan ere, askotan indarkeriaren araberako adierazpenak normalizatuta daude, eta horiek identifikatzen ikasi behar da, aurre egin ahal izateko. Erantzukizun saihestezina da gurea, indarkeria hori garaiz igartzeko eta kasu guztietan behar bezala erantzuteko.
Hezkidetzaren aldeko apustu garbia egin dugu ikastetxean, zikloz ziklo behar bezala lantzeko, eta ikastetxeko esparru guztietan matxismo eta indarkeria egoerak detektatzeko zein ikasleen sentsibilizazioan lan egiteko. Heziketa, arreta, sentsibilizazioa eta konpromiso irmoa dira gure gakoak.
Jantzi ditzagun betaurreko moreak eta ekin diezaiogun gaitz honi amaiera emateko. Vivir Quintana konposatutako abestiak dioen moduan, “beldurrik gabe, ahotsak altxatuz, justizia eskatuz oihukatzen dogu, desagerturiko bakoitzarengatik indarrez diñogu, bizirik gura doguz!”
Gaurko egunean hainbat ekintza burutuko ditugu ikastetxean, maila guztietan, haurtzaindegitik hasita batxilergora arte. Horrez gain bat egin dugu Durangoko Udalaren Andraguneko ekitaldiarekin.