Jarduera fisikoa eta osasuna, DBHn eta Batxilergoan

Jarduera fisikoa eta osasuna, DBHn eta Batxilergoan

Gure ikastetxeko azkenengo etapetan, hots, DBH-n eta Batxilergoan, ikasleen adina kontuan izanik, jarduera fisikoa eta osasunaren arteko loturak pisu handia hartzen du. Era berean, noski, Gorputz Hezkuntzak erakusten die kirola dibertigarria eta aberasgarria dela adin guztietan, eta garrantzitsua dela ohitura horiek mantentzea urteak aurrera joan ahala.

Jarduera fisikoak eta osasunak garrantzia izugarria daukate, bizitzan behar izango dituzten beharrak asetzeko. Bertan sartzen dira, besteak beste: beroketaren garrantzia, lehen sorospenetako hastapena,  nutrizio egokiaren garrantzia,  lesioak ekiditeko jarraitu beharreko urratsak,  higiene posturala eta gorputz higienea.

Etapa hauetan gorputz adierazpenari eta komunikazioan jartzen dugu arreta, behar duten garrantzia eskainiz. Bertan adierazpenarekin lotu ditzakegun ekintzak bideratzen ditugu: dantzak, antzezpenak (mimoa, antzerkia, itzal txinatarrak, akrosport, zirko akrobaziak). Saioen protagonistak ikasleak izaten dira, beraiek baitira askotan gidari rola hartzen dutenak, ariketak azalduz eta saioa gidatuz. 

Aisialdirako eta denbora librerako hezkuntza ere lantzen da. Bertan mugimenduarekin zerikusia duten ekintza eta ezagutza guztiak sartzen dira; adibidez:  taldeko zein bakarkako kirolak, Euskal Herriko kirol/joko praktika desberdinak eta mugimendua eta osasuna sustatzen duten ekintza desberdinak herriko baliabide, leku, ekintza eta txoko desberdinak erabiliz. Horien adibide garbia dira, besteak beste, natura kirolak praktikatzen diren bizikleta ibilaldiak, eskalada, eskia, kayak-a eta orientazio jarduerak. 

Gure ikastetxean, Gorputz Hezkuntzako arloak jarraipena dauka ikastetxeko etapen artean; kooperazioa, elkarlana eta elkarrekintza zutabe nagusi izanik, ahalmen fisikoen lanketaz gain. 

Azken asteetan burututako hainbat ekintza

AE2030 proiektutik bideratuta eta GIH 3. helburuarekin lotuta (osasuna eta ongizatea), DBH 1-2 eta batxilergoko 1. mailako ikasleek gosari osasuntsuen tailer bat ere izan dute, non osasuntsu jatearen garrantzia eta hau nola egin jakiteko gomendioak jaso dituzte. Era berean, ezkutuko azukrearen arriskua ezagutzeko aukera ere izan dute. Praktikoa, entretenigarria eta asko ikastekoa.

Gainera, egunotako eguraldi ona aprobetxatuz, kalera irteteko ere aprobetxatu dute hainbat kasutan. 1. batxilergoko ikasleak adibidez, indarra lantzeko ariketak egin dituzte; eta horretarako, Durangoko Udalak jarritako Kalistenia parke berrira joan dira eta bertan hainbat ariketa frogatu eta esperimentatzeko aukera izan dute.

Bestalde, kirol ezberdinak ezagutzera emateko helburuarekin, DBH 3. eta 4. mailako ikasleek errugbia gertutik ezagutzeko aukera paregabea izan dute azken astean. Covid egoera dela eta, ezin izan den eskolen arteko errugbi topaketa ospatu, baina Arriputzueta errugbi zelaian entrenatzeko aukera izan dute ikasleek. Horretarako, DRT Durango Rugby Taldeko kirol zuzendari, Aratz Gallastegiren laguntza izan dute. Berarekin plakajeak nola egiten diren irakasten ibili da.

Erlazionatutako albisteak:
Kirola, konpetentzien garapenerako ezinbesteko tresna

Etiketak: , ,

Partekatu honen bidés:

Zerikusia duten edukiak

Egon egunean, Jesuitak Durango ikastetxean gertatzen den guztia jakiteko

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?

Lan egin Jesuitak Durangon

Nire curriculuma bidali