Estrasburgora bidaia, berdintasunean, inklusioan eta iraunkortasunean eragiteko

San Jose Jesuitak ikastetxeko Naroa Llamazares eta Katalin Magunazelaia ikasleek Estrasburgon ospatu den European Youth Event ekitaldian parte hartzeko aukera izan dute, urriaren 8 eta 9an. Jesusen Lagundiaren Alboan GKEaren eskutik izan dute Europar Parlamentura joateko parada. Gazteek trenez egin zuten bidaia, Malen Urkullu irakaslea eta Alboaneko ordezkari Inés Vicenterekin.  


EYE 2021: “Etorkizuna gurea da”

Gazteen Europako Ekitaldiak (EYE, ingelesez) Europar Batasun osoko eta zein beste herrialde batzuetako milaka gazte biltzen ditu Estrasburgon, Europako Parlamentuan, Europaren etorkizunari buruzko ideiak garatu eta partekatu ditzaten.

Aukera paregabea da hamasei eta hogeita hamar urte bitarteko gazteek elkarri eragiteko, eta, aldi berean, Europako demokraziaren bihotzean dauden aditu, ekintzaile, influencer eta arduradun politikoekin ikuspegiak trukatzeko.

EYE 2021 Europako Parlamentuak Europaren Etorkizunari buruzko Konferentziarako gazteei egindako kontsulta-prozesuaren amaiera da. EYE 2021eko parte-hartzaileek ideia horiek aztertzen dituzte ideia-tailerretan.

Tailer horietako bat Alboan GKEaren Change eta Mugetatik Haratago proiektuei buruzkoa izan zen: “Guztiok ongi etorriak izango garen gizarte bat eraikitzea”. Aurreko ikasturteetan, Durango Jesuitak ikastetxeko ikasleek gertutik ezagutu dituzte proiektu horiek. Horrela, Katalinek eta Naroak Estrasburgoko tailerrean, beraiek izandako esperientzia pertsonalaz hitz egin dute.


Naroak y Katalinek beraien esperientzia azaltzen dute 


Nola jaso zenuten EYE-n parte hartzeko gonbidapena?

Egun batean Arrupeko monitoreak gure bila etorri ziren klasera. Ez genekien zergatia. Gure adineko hainbat ikasle geunden bertan, baina proiektu hau aurkeztu ziguten momentuan ikusi genuen bi pertsonak bakarrik har zezaketela parte. Beraz, zozketa egin behar izan genuen. Zorionez, gu izan ginen aukeratuak eta izugarrizko poza sentitu genuen.

Nahiz eta hasieran ez genekien oso ondo zer egin behar genuen, pentsatu gabe baietz esan genuen iruditu zitzaigulako aukera ezin hobea zela jende berria ezagutzeko eta haiengandik ikasteko, gure ingelesean sakontzeko, leku berria ezagutzeko… eta une hartatik proiektuarekin lotutako hausnarketa baten sartu ginen: “Change: building a society where everyone is welcome”. 

Horrekin lotuta, 2. DBHn izan genuen “Mugetatik Haratago” programaren esperientzia ekarri genuen gogora. 


Prestaketak, dokumentazioa, lana, harremanak…

Eskaintza egin zigutenetik bi egun geneuzkan baietza edo ezetza emateko. Etxean baimena eskatu eta jarraian izena eman genuen. Egun horretatik Malenekin kontaktuan egon ginen eta behar genuen dokumentazioa paperak betetzen joan ginen.

Covid pasaportea eta Europako osasun txartela atera behar izan genituen Estrasburgora joateko. Zorionez bakunatuta gaude, eta horri esker, Covid pasaportea atera ahal izan genuen. Horrez gain, ekitaldian argazki eta grabaketak egongo direnez, gure irudiak ateratzeko baimen bat ere sinatu behar izan genuen.

Era berean, whatsappeko talde batean sartu gintuzten eta beste herrialdeetatik joan diren pertsonak talde horren bitartez ezagutu ahal izan genituen.

Lanari dagokionez, gure parte hartzea prestatu behar izan genuen “Mugetatik Haratago” proiektua nola bizi izan genuen azalduz eta hau bisualago egiteko, Malenek duela 2 urteko argazki batzuk helarazi zizkigun.

 


EYE egunez egun

Urriak 7

Goizean goiz hasi dugu eguna Durangon. Izan ere, 7:20ean Alboaneko Inesekin elkartu bezain laster, motxilak kotxean sartu eta Hendaiarantz abiatu gara.

Hendaian kotxea utzi eta 9:23an eguneko lehen trena hartu dugu, Parisera. Zoritxarrez, 10:30eak aldera, Daxera heldu bezain laster trena matxuratu dela jakin izan dugu. Bertan ez genekin zer egin. Itxaron arazoa konpondu arte edo beste aukera baten bidez Estrasburgora heldu. 


Azkenean, 14:00ak aldera kotxe bat alokatzea lortu dugu, geratzen zen azken kotxea, eta 12 ordu inguruko bidaia izan dugu aurretik, Ines eta Malen gidari moduan txandakatzen zirelarik. Guk musika eta giroa jarri dugu!


Arratsaldeko 17:00ak aldera iritsi behar ginen, baina trenaren matxuraren ondorioz, goizaldeko 2:00etan heldu gara gure helmugara: Strasbourg.


Urriak 8

Lo gutxi egin badugu ere, gaur ere goizean goiz jaiki eta gosaltzera joan gara. Izan ere, 8:00etan Change tailerrean parte hartu behar dugunok geldituta geunden.

Tailerrean izango genuen parte hartzea antolatu, azken ukituak egin eta entseatu eta gero, 10:15ean durangarrok Estrasburgoko kaleetan barrena sartu gara. Tranbia hartu dugu eta parlamentura heldu gara. 13:00etan eduki dugu tailerra, baina 11:00etan Parlamentuan egon gara eta bertara sartzeko segurtasun prozedura guztiak lasaitasunez egiteko: Covid pasaportea erakutsi, gure izen-ematearen oniritzia jaso, segurtasun kontrola pasatu… Barruan egoitza arin batean ikusi dugu eta gure burua kokatu.

13:00 – 14:30 “Change: building a society where everyone is Welcome” jardunaldia izan dugu eta horretarako erreserbatuta geneukan gelaren aforoa guztiz bete da.

Tailerraren aurkezpen zatian parte hartu dugu “Mugetatik haratago” proiektua azalduz:

“…Alboan has given us this opportunity to explain our experiences with refugees, mainly at school. In fact, the project called Change is in progress, but before that, we took part in a project called “Mugetatik Haratago” – “Beyond the borders”.

What you learn from life or feelings becomes a long-term study.

This experience has made us aware of many things. On the one hand, refugees are people like us, but they have had to flee their country and they need our help to live a better life. In this sense, we believe that assistance should be given in a different way than waiting for extreme suffering. On the other hand, we’re clear that we’re very lucky about the opportunities we have and we need to appreciate that.

Thanks to projects such as “Mugetatik Haratago” (“Beyond the borders”) and “Change”, we have been able to open our view and respond with close and respectful attention to situations that may be presented to us today or in the future. 

For example, in this school year, a refugee family has come to our school and we have the chance to know their reality in a different way.

After all, we are all people and we should all have the right to a decent life and all human rights guaranteed.”

 

Tailerra oso interesgarria eta aberasgarria izan da. Izan ere, ideologia desberdinak azaldu dira eta asko ikasi dugu. 

Iritzi desberdina izan duten pertsonak egon dira. Horrela debatea aberasgarriagoa izan da. Tailerra migrazioari buruz izan da, beraz emigratzen duten pertsonen azalean jartzeko ekintza desberdinak egitea proposatu digute. Alde batetik, izan ditzakegun aurreiritziak ikusteko ekintza bat izan da. Beste aldetik, Siriako neska batek bere esperientzia kontatu digu. Hau entzutean, eskuineko ideologia itxia duten frantses batzuk barrezka zeuden eta esaten zuten neska horrek kontatzen zuena gezurra dela. Izugarrizko errespetu falta izan zuten besteen iritziak entzutean. Gu harrituta geunden haiek zuten jarreragatik eta ez genuen haien jarrera ulertzen. Badakigu badaudela pertsonak guk bezala pentsatzen ez dutenak, baina ez duguna ulertzen da nolako jarrera izan zuten. 


Arratsaldean, klima aldaketari buruzko jardunaldi batean izan gara hemiziklo nagusian: “On the road to Glasgow: Closing of the green track”. Bertan jakin izan dugu datorren azaroan EB-ren Aldaketa Klimatikoari buruzko Konferentzia ospatuko dela.


Amaitutakoan, hiriaren erdigunerako bidea oinez egin dugu eta bidean Antzerki Nazionala eta Operaren eraikinak ikusi ditugu.

Pixka bat deskantsatu eta gero, “Change” tailerreko kideok batera afaldu dugu Safiak eta bere ahizpak ezagutu duten Marokoko gizon baten tabernan. Afaria bajatzeko asmoz, euskaldunak katedraleraino hurbildu gara, Ines eta Albertok esan digutelako gauez eta argiztatuta oso polita zegoela.



Urriak 9

Deskantsatuta. 

10:15ean hiria gehiago ezagutzera joan gara.

Lehenengo “Le petit France” moduan ezagutzen den ingurura joan gara. Benetan ederra! Kaleetan barrena murgildurik, katedraleraino joan gara, eta hemendik haratago, Place de la République-raino. Bertan tranbia hartu eta Parlamentu ingurura joan gara.

Oraingoan, zuzenean Parlamentura sartu baino lehen, EYE Village guneaz gozatu dugu. Jatekoa, musika, eguzkia…


Arratsaldean, EYEko azken saioan sartzeko asmoa izan dugu eta 2 ordu lehenago zegoen ilara ikusita, ateak ere lehenago ireki dituzte. Sartzea lortu dugu.


Saioa 17:30 – 18:45 zen arren, 17:00etan eman diote hasiera batzarrari: 

EYE2021 Closing plenary: Where do we go from here?

Bi aurkezle izan ditu ekitaldiak eta mahaiaren buru Othmar Karas eta Anne Sander izan dira, Europako Parlamentuko presidente-orde bat eta mahai kide bat, hurrenez hurren.

Europako Parlamentuko presidente-ordeak hitz egiten bukatu duenean, talde txiki bat altxatu eta zarataka hasi dira protestatzen, eskuetan kartelak zituztelarik eta kamiseta kenduta beraien gorputzetan gauzak idatzita zituztelarik. Bertako segurtasunekoek kanpora bota dituzte.  

 

Egun hauetan jardunaldi desberdinetan parte hartu duten milaka gazteek ideia onenengatik bozkatzeko aukera izan dute eta hurrengoak izan dira bozkatuenak:
5.
ideia bozkatuena: Aldaketa klimatikoaren eragina eta erantzukizun eta ardurak.
4.
ideia bozkatuena: Hizkuntza aniztasunaren sustapena.
3.
ideia bozkatuena: Europar baloreak bultzatzea, batasun ekonomiko eta fiskalaz.
2.
ideia bozkatuena: Lege arauak aldatzea.
1.
ideia bozkatuena: Birziklapena, Alemaniako sistema adibide moduan jarriz.

Ideia guzti hauekin batera, beste partaide batzuek ere hitza hartu dute eta bestelako ideia batzuk plazaratu dituzte, baita mahaikideei galderak egin ere.


Esperientzia honi esker, gauza desberdinak ikasteko aukera izan dugu eta Europako herrialde ezberdinetako pertsonak zeudenez askotariko iritziak ere. Adibidez, guk parte hartu genuen tailerrean bazeuden 5-6 pertsona gure pentsamenduarekin bat ez zetoztenak. Egoera horretan, besteak errespetatu behar direla ikasi genuen naiz eta haiekin ados ez egon, eta gure iritzia beti errespetuz eman behar dugula. Parlamentutik kanpo hiria ere ezagutu genuen, oso polita eta Durangorekin alderatuz ezberdina da, errepikatzeko gogoa dugu! 


Urriak 10

8:20an hoteletik irten gara trena 8:50ean hartu behar genuen eta. Dena ondo joan da eta Paris Est tren geltokira heldu gara.

Parisera iritsi eta, pare bat gauza bisitatzeko asmoa geneukan arren, ikusi dugu guri zegokigun metro linea moztuta zegoela; beraz, arineketan tren geltoki batetik bestera joan beharra izan dugu: metro bat, korrika (autobus bat hartu nahi genuen baina ez zen agertzen) taxia, korrika gehiago… Azkenean, Montparnasse gare!

Trena helmugara heldu da eta bertan Alboaneko furgoneta hartu eta 19:00ak baino pixka bat lehenago, Durangon berriro!

Kategoria: Erantzukidetasuna, Gizarte eragina

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×