Etorkizuneko erronkak jomugan dituzten gazteak

Etorkizuneko erronkak jomugan dituzten gazteak

Urriaren 6tik 10era bitartean Gazte Parlamentuaren Bilkura Nazionala egin dute Bilbon, pandemiaren ondorioz iaz izandako geldialdiaren ostean, presentzialtasuna berreskuratzeko.

European Youth Parliament-ek Estatuko hainbat autonomia erkidegotako gazte asko erakartzen ditu. Horrela, gure ikastetxeak hainbat urtez parte hartu ahal izan du saio horretan. Aurten Paule Diezek, Pablo Antxiak eta Begotxu Garibik, San Jose Jesuitak ikastetxearen ordezkari gisa, legebiltzarrean parte hartu dute, joan den ikasturtean online egin zen Eskualdeko Bilkuran hautatuak izan ondoren.

Eskualdeko saiora aurkeztu ziren ikastetxe guztien artean, hiru baino ez ziren hautatu saio honetarako. San Jose Jesuitak ikastetxeko Pablok, Begotxuk eta Paulek beste 140 gazterekin batera eztabaidatu dituzte gaurkotasuneko gaiak, hala nola: Giza Eskubideak, Ekonomia, Ingurumena, Hezkuntza eta Kultura… Hori guztia etorkizunari begira.

Gainera, aurten gure ikastetxeak protagonismo bikoitza izan du; izan ere, saio honetako antolatzaile batzordeko hiru kideetako bi, Guillermo Zabala eta Maialen Gandarias, Jesuitak ikastetxeko ikasle ohiak dira. Bi gazteek aurretik ere ezagutzen zuten EYP, bere garaian, eskualdeko saioan hautatu baitzituzten.

Protagonisten hitzetan

Horrela azaldu dute esperientzia ikastetxeko gazteek.

Pablo Antxia :

We were selected amongst 10 northern schools in the regional session, which was held online, to participate in the national selection conference. Three students (Begotxu, Paule and Pablo) from San Jose Jesuitak participated in this event, which was 5 days long in Bilbao.

People from all over Europe went there, and we worked on current problems that the EU is facing nowadays. We created a resolution, everything in English, stating the solutions we found appropriate. The last day, in the General Assembly, each committee presented its resolution and defended it from other committees.

This experience has been amazing, and I would extremely recommend it!

Begotxu Garibi :

Pasa den ikasturteko otsailean EYP-ko saio erregional on-linean parte hartu genuen eta 10 eskolatik, gurea, San Jose Jesuitak, hautatuta izan zen. Beraz, pasa den astean COVID osteko Estatuko lehen EYP saio presentzialean parte hartu genuen. Bilboko saio nazionalean.
2. Batxilergoko hiru ikasle (Paule, Pablo eta Begotxu) aritu ginen urriaren 6tik 10era Espainiako beste ikasle batzuekin lanean, gai ezberdinak lantzen eta haien inguruan eztabaidatzen. Guretzat ingelesean eta eztabaidan jarduteko aukera ezin hobea izan da, pertsona moduan hazteko eta ondo pasatzeko. Gainera, erabilgarria izan da Europar Batasunak aurre egin behar dituen arazoez jabetzeko. Esperientzia onuragarria izan da eta ikasle guztiei gomendatuko nieke parte hartzea.

Informazio gehiago:

DOTB: Dos durangarras impulsan en Bilbao la edición estatal del parlamento joven europeo
Bilbao NSC 2021 | Vasc Language

Partekatu honen bidés:

Zerikusia duten edukiak

Gu be zuek gara

Gu be zuek gara

Maiatzaren 12an 'Gu be zuek gara' jaurdunaldia aurrera eramango dugu. Helburua herri guztiaren inplikazioa bilatzea da eta minbiziaren aurrean batasuna erakustea.

Jarraitu irakurtzen

Egon egunean, Jesuitak Durango ikastetxean gertatzen den guztia jakiteko

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?

Lan egin Jesuitak Durangon

Nire curriculuma bidali