Euskararen Nazioarteko Eguna

Euskararen Nazioarteko Eguna

Urtero, abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu Frantzisko Xabierkoaren egunean. Frantzisko 1552ko abenduaren 3an hil zen Txinako itsasertzetik hurbil dagoen Shang-chuan uhartean. Kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama-hizkuntzan izan ziren, euskaraz.

1949an Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen egun hau euskararen nazioarteko egun gisara. 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu zuten.

Euskarari dagokionez, gaur egun eskola moduan zein gizarte eragile moduan, eskuartean daukagun erronkarik handiena, jakintza edo ezagutzatik, erabilerara jauzia ematea litzateke. Euskarak, gainerako hizkuntzak bezala, hiztun aktiboak behar ditu, bere bizi-iraupena bermatzeko. Hau da, hizkuntza batek, hizkuntza bizia izateko hiztunen beharra du, bestela urte gutxiren buruan desagertzeko zorian litzateke. Hitzetik hortzerako ibilbidea beharrezkoa dugu sendotzea zein zabaltzea.

Erabilera sendotze prozesu horretan eskola dugu eragile garrantzitsua baina ez bakarra. Bertan hainbat eremu edo esparrutan eragin dezakegu: geletan, jolastokian, aisialdian eta kirolean. Horretan dihardugu, nola lortu gure ikasleek euskaradunak izan daitezen, eta nola lortu euskara esanguratsua izan dadin beraientzat.

Ibilbide honetan ezinbestekoa dugu familien bultzada eta laguntza. Ekuazio honetan beraiek dira protagonista zuzenak. Indarrak eta ardurak batera hartuz gero, errazagoa izan dugu erronka hau aurrera eramatea.

Topaguneak azaroaren 22an “Haurren aurrean, helduok heldu” dinamika berezia abian jarri zuen, guraso, zaintzaile, senide eta bestelako hezitzaileen arteko euskarazko praktikak sustatzeko

Ekimen honen helburuak:

1-. Umeen erreferente eta gertuko diren helduen arteko hizkuntza portaeretan eragitea eta euskararen erabilera areagotzea.

2-. Umeen eredu diren helduen euskarazko portaerak bultzatuta, belaunaldi berriek hizkuntza praktika berriak normalizatu eta barneratzea.

Aukera paregabea dugu halako jardueren bitartez etorkizuneko euskaldunak prestatzen joateko, eta egungo belaunaldiak jakitetik egitera pasa daitezen. Helduok garelako adibiderik gertuena eta hein handi batean esanguratsuena. Jarrai dezagun bidea jorratzen,  EUSKARAK 365 EGUN BIZIRIK ETA INDARTSU JARRAI DEZAN!!

Partekatu honen bidés:

Zerikusia duten edukiak

Gu be zuek gara

Gu be zuek gara

Maiatzaren 12an 'Gu be zuek gara' jaurdunaldia aurrera eramango dugu. Helburua herri guztiaren inplikazioa bilatzea da eta minbiziaren aurrean batasuna erakustea.

Jarraitu irakurtzen

Egon egunean, Jesuitak Durango ikastetxean gertatzen den guztia jakiteko

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?

Lan egin Jesuitak Durangon

Nire curriculuma bidali