BAT EGIN 2023KO GU GARA SARIEKIN
Emaiozu merezi duen aitortza gizartea eraldatzeko hainbeste ausardia erakutsi duen pertsona horri
Hautagaitza bat aurkeztu nahi dutAusardia, kemena, adorea… Hitz asko daude gure gizartea eraldatzeko hainbeste lagundu duten pertsona horien jarrera definitzeko. Durangaldean horrelako jende asko daukagu. Ziur, bat baino gehiago ezagutuko duzula. Aitortza merezi dute!
Emakumeen ahalduntzearen alde egindako lana.
Euskal kulturaren eta euskararen sustapena.
Garapen ekonomikoari egindako ekarpena.
Justizia sozialaren defentsa.
Egoera pertsonal larriak gainditzeko erakutsitako indarra.
Gehien behar dutenekiko ardura, hemen edo munduko edozein tokitan.
Edo bizitzako beste edozein esparru.
Gu Gara Sariak Jesuitak Durangok sustatutako sarien deialdia da. Gure helburua, beren ibilbide pertsonaletan edo karrera profesionaletan balio positiboengatik nabarmendu diren pertsonei merezi duten aitortza ematea da. 2023ko deialdian, haien ausardiagatik nabarmendu diren lagunak aurkitu nahi ditugu.
Mundua eraldatu duten pertsona ausartak!
Hautagaitza bat aurkeztu nahi dutZein baldintza bete behar dituzte hautagaitzek?
Durangaldeko edonork proposa dezake Gu Gara Sarietarako pertsona hautagai bat.
Pertsona hautagaiak Durangaldeko jatorria izan behar du edo gure eskualdean bizi behar da.
Bere ibilbide pertsonalean edo karrera profesionalean ausardia erakutsi behar izan du.
Pertsona adina modu daude ausardia ulertzeko: hautagaitza arrazoitu beharko duzu.
Nahi adina hautagaitza aurkez ditzakezu.
Nork osatuko du epaimahaia?
Epaimahaiak aurkeztutako hautagaitza guztiak aztertuko ditu. Pertsona hauek osatuko dute epaimahaia:
Cafés Baqué-ko Marketin eta Retail zuzendaria.
EITBko albistegietako kazetaria
Athletic Club-eko prentsa burua
Jesuitak Durango ikastetxeko hezitzailea eta Pastoraleko koordinatzailea
Ikertzailea eta denbora errealeko sistemen talde-burua Ikerlanen
Arrupe Elkarteko kidea eta Jesuitak Durango ikastetxeko ikaslea
Aurkeztu orain hautagaitza bat
Gu Gara Sarietara hautagaitzak aurkezteko epea zabalik dago 2023ko apirilaren 24tik maiatzaren 14ra, biak barne. Horretarako, formulario hau bete behar duzu: