Haurtzaroan ikasitakoa, bizitzarako bidelagun

Haurtzaroan ikasitakoa, bizitzarako bidelagun

Ainhoa Rodriguez Olmo, Pikler-Loczy pedagogian, hezkuntza autodidaktan eta hezkuntza sortzaile eta ziklikoan kontziente den adituaren eskutik, HHko hezitzaileok espazioen antolamenduaren eta haurrari buruzko ikuspegiaren inguruko formakuntzan parte hartu dugu.

Gurean darabilgun metodologia berak dioskunarekin bat dator.

Umberto Maturana biologoak dioen bezala, bizitza izaki bizidun batek bere inguruarekin duen interakzioan oinarritzen da. Interakzio hau espontaneoa, hau da, zuzendu gabekoa izan behar da. Barnetik kanporatzen dena, konexio neuronal berriak sortuz. Horregatik, gurean jolasean eta interakzioan oinarritzen gara.

Hori horrela, umeek ikaskuntza esanguratsuak egin ditzaten eta beraien gaitasunak garatu ditzaten, ingurua zaindu behar dugu (eskolako barne zein kanpo espazioak eta hezitzaileon bidelaguntza). Gurean, horretan dihardugu.

Umeek mugimendu autonomoan jolastuz, material ezberdinak esploratuz eta manipulatuz eta besteekin (kide zein hezitzaile) elkarrekintzan garatzen dira. Mugimendu autonomoa diogu; ez “librea”. Askatasuna ondo ulertu behar den kontzeptua da. Hain beharrezko ditugun limiteak beti izan behar dira argiak. Horiek baldintzatzen dute segurtasuna eta lasaitasuna umearengan.

Umeen gaitasunetan konfiantza izan behar dugu. Beraien beharrak aseko dituen ingurunea prestatu eta zaindu behar dugu. Inolaz ere gain estimulatu.

Bakoitzaren erritmoak errespetatzeak ere, berebiziko garrantzia du. Erritmoak errespetatzeak ongizatea dakar, kontrara aldiz (zerbaitetara derrigortzean edo aurreratzean) bizipen desatsegina.

Garapena bultzatu behar dugu; umeak izan behar dira beraien ikasketa eta lorpenen protagonista eta jabe. Horregatik helduok bidelagun figura izan behar dugu.

Momentuko garapen mailaren (beharrak, interesa..) arabera, haurrak behar duena jasoko du ingurunetik. Hasierako etapan, 0-2 urte bitartean, bere benetako beharrak elikadura, afektibitatea eta segurtasuna dira batez ere. Ondoren, 2-7 urte bitartean, korrika egitea, saltoak, oihukatzea, lurraz eta uraz jolastea…behar ditu.

Teoria honetan datza gure egunerokoa, gure praktika. Esploraziorako, esperimentaziorako, mugimendurako, jolaserako eta manipulaziorako gune eta proposamenak eskaintzen dizkiegu. Berezko dituzten limiteak ezagutaraziz, behar-beharrezko den ordenari (giro lasaia eta konfiantzakoa sortuko duena) garrantzia emanez eta beti ere beraien bizi prozesuetan bidelagun izanik.

Partekatu honen bidés:

Zerikusia duten edukiak

Gu be zuek gara

Gu be zuek gara

Maiatzaren 12an 'Gu be zuek gara' jaurdunaldia aurrera eramango dugu. Helburua herri guztiaren inplikazioa bilatzea da eta minbiziaren aurrean batasuna erakustea.

Jarraitu irakurtzen

Egon egunean, Jesuitak Durango ikastetxean gertatzen den guztia jakiteko

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?

Lan egin Jesuitak Durangon

Nire curriculuma bidali