Liburuaren egun zoriontsua!

APYMAKO MEZUA


Apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen dugu. Helburua irakurketa, liburugintza eta jabetza intelektuala egile eskubideen bitartez bultzatzea da. 1616. urteko egun horretan Miguel de Cervantes, William Shakespeare eta Inca Garcilaso de la Vega idazleak hil zirelakoaren ustetan aukeratu zen egun hau.,.

Egun berezi bat da hunkitu gintuzten liburuek ospatzeko, urrutiko lekuetara eraman gintuztenak, ezagutzak eta zaletasunak piztu zizkigutenak, bizitza erreal edo fantastikoetara hurbildu gintuztenak, lehen guri eta orain guk gure seme-alabei irakurtzen dizkiegun ipuinak

Irakurketak bultzatzen dituen onuren inguruan hausnartzeko gonbidapen da hau, irudimenaren pizgarri gisa, ikasteko eta sormenerako trebetasunak garatzeko, komunikazioaren hobekuntzan, enpatia eta emozioak lantzeko, eta zalantzarik gabe, une askotan lagundu eta entretenitzen ohi gaituena.

Guraso Elkartean jabetzen gara txikitatik irakurketa ohitura ona lantzearen garrantziaz. Hori dela eta gure eskolak eta guraso elkarteak gure seme-alabengan irakurzaletasuna sustatzeko eragin  nahi dituzten ekimen eta jarduerei lagundu nahi diegu. Ikasturte honetan diru laguntza emango dugu LH-4, LH-5 eta LH-6-ko funts bibliografikoa aberasteko. Horretarako, beraien  irakurketa planean jasotako libururik egokienak eskuratuko ditugu.

Era berean, etxetik gure seme-alabengan irakurtzeko zaletasuna sustatu dezakegu pauta batzuk jarraituz, hala nola: eguneroko ohitura bat ezartzea euren gustu eta interesekin lotutako liburuak proposatuz, irakurketa ohiko ikasgunetik kanpo eramanaz, hau da gune berezietara. Aprobetxatu irakurketa ekintza sozial gisa konpainian irakurtzeko, edozein formatutan, paperean zein euskarri digitalean, eta, noski, etsenpluaren bidez predikatu behar dugu, alegia, etxean irakurtzen ikusten bagaituzte, errazago izango da gure seme-alabek ere irakurketarako joera izatea. Besterik bururatzen al zaigu?

Gure seme-alabeengan irakurtzearen plazera  sustatu ahal izateko eta bizitza osoan irakurketarekiko zaletasuna izan dezaten, eskola eta famili guztien artean elkarlanean aritu behar gara.

Kategoria:

Etiketak: ,

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×