Zer da Aste Santuarekin ospatzen dena?

Aste Santua zentzu espiritual handia duen ospakizun multzoa da. Jakinekoa den moduan, ospakizunaren datak aldakorrak dira, urteroko martxoa eta apirila hilabeteen artean izaten da, ilargi egutegiaren arabera.

Gaur egun opor denboraldia bezala gozatzen da. Baina Pazkoa (Jesusen piztuera) prestatzeko, kristau elkarteak, elizak, prestaketa espiritual egokiaren beharraz ohartarazi zuen, otoitzaldi eta barauaren bitartez.

Garizuma da, 40 eguneko denboraldia (igandeak kontuan izan gabe) kristau Pazkoa baino lehen eta asteazken hausterrean hasiera duena eta Ostegun Santuan bukatzen dena. Laburki azalduko ditugu Garizumaren aurretiko epearen datu bitxi batzuk. Barauari dagokionez, ehun urte atzera, kristauek ez zuten haragia jaten urteko ostiral bakar batean ere ez, Jesusenganako errespetuagatik. Praktika hau, leunduz joan zen eta Ostiral Santuan ez kontsumitzera eratorri zen eta, aldi berean, arraina eta itsaskiak hartzea onetsi zen. Jarduteko era hau ohitura herrikoia izan da, batez ere euskal lurrean.

Garizumaren ondoren, Aste Santua Erramu Igandean hasten da, Nazareteko Jesusek Jerusalemen egindako sarrera ospetsuaren eguna. Eta Pasioa, Heriotza eta Piztueraren ospakizunarekin amaitzen da, azken hau Pazko Igandea deitzen delarik. Egun hauek, kristau mundutik, hausnartzeko eta Jainkoarengana hurbiltzeko gisa bizi dira. Egun bakoitzean gauza ezberdin bat ospatzen da.

Oroipena Erramu Igandearekin hasten da. Lehenengo eguna Jesus Jerusalemera asto baten gainean iritsi zenaren irudikapena da. Hiri Santura iristean, fede berrituaren sinbolo modura, fededunek olibondo eta palmondo hostoekin jaso zuten. Gaur egun, meza nagusian, eukaristian, erramuak bedeinkatzen dira.

Astelehen Santua Aste Santuko egun garrantzitsua da. Historiak dioen moduan, Jesusek Betanian gaua pasa zuen eta tenplura abiatu zen. Azoka batean bihurtuta ikusi zuenez, merkatari eta saltzaileen aurka egin ondoren bertatik bota zituen. Astearte Santuan Jesusen heriotzaren aldarrikapena gogoratzen da. Ebanjelioetan agertzen da Jesusen oinak lurringairekin garbitu eta musukatu zituen emakumea iraindu zutenean, hark bere heriotzaren berri eman zuela. Jesusek, haren hiletarako prestaketa zela esanez, emakumea defendatu zuen. Asteazken Santuan Jesusek jasandako traizioa gogoratzen da. Apostolu batek, Judas Iskariote, hain zuzen, zilarrezko 30 txanponen truke etsaietara entregatu zuen.

Ostegun Santuan Jesusen Azkenengo Afariaren Eukaristiaren ezarpena ospatzen da. Egun honetan ohikoena aldare eukaristiko bat ikusgai dagoela meza berezi batera joatea da. Mezan oin garbiketa egiten da. Egun honetan anaia-arreben arteko maitasunaren eguna ospatzen du elizak.

Ostiral Santua kristau liturgian erabakigarria da. Egun honetan, Jesusi arantzen koroa ezarri zitzaion. Bere espetxeratzearen ondoren, epaitu eta torturatu zuten. Gero Golgota mendian gurutziltzatu zuten, bi lapurren erdian. Judas, Jesus saldu zuena, damutu eta zintzilikatuz, bere buruaz beste egin zuen.

Larunbat Santuak Jesus hilobian oroitzen du. Denek dena amaitu zela uste zuten. Iluntzean Pazko Bijilia edo Beila egiten da, urteko ospakizun erlijioso nagusienetako bat.

Pazko Igandea, egun garrantzitsuenetakoa da. Liturgiak kontatzen duenez, egun horretan Jesus hilobitik atera zen eta bere dizipuluek hilobi hutsa aurkitu zuten. Bueltako bidean, Jesus piztuta aurkitu zuten, eta berri ona zabaltzen hasi ziren. Igandeko mezan modu berezi batean gogoratzen dugu poz handi hori. Kristo piztuaren argia irudikatzen duen Pazko-zuzia pizten da, eta piztuta egongo da Pazkoaldiko meza guztietan. Kristoren Igokunde ospakizuna da pizten den azken eguna. Hortik aparte pizten da hiletetan, hildakoak Jesusen Argia lagun izan dezan. Baita beste sakramentu batzuk ospatzen direnean ere, adibidez, bataioetan eta sendotzetan.

Kategoria: Inaziotar Izaera

Etiketak:

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×