Zergatik aukeratu gure ikastetxea Batxilergoa egiteko?

Zergatik aukeratu gure ikastetxea Batxilergoa egiteko?

Ikasleek beraiek azaldu dute zergatik aukeratu zuten San Jose Jesuitak ikastetxea Batxilergoko ikasketak burutzeko.

Ibilbideak:

Goi mailako ikasketen ezagutza esparruen arabera antolatutako ibilbide aberats eta malguak eskaintzen ditugu, ikasleak bere etorkizunean aukeran izango dituen unibertsitate gradu zein lanbide heziketa zikloen beharretara egokitzeko. San Jose Jesuitak Ikastetxean ditugun Batxilergoko modalitateak honako hauek dira:

A) Zientziak eta Teknologia (Osasun Zientziak eta Zientziak Teknologikoak).
B) Giza eta Gizarte Zientziak.

Gure Batxilergoaren hezkuntza-eredu pedagogikoaren oinarriak:

Batxilergoan gure proposamen pedagogikoa lantzean, hurrengo oinarri pedagogikoak hartzen ditugu kontuan.

  1. Bere kabuz ikasteko zein talde lanean aritzeko gaitasuna. Lana eta esfortzua lehenetsiz.
  2. Batxilergoan gure proposamen pedagogikoa lantzean, hurrengo oinarri pedagogikoak hartzen ditugu kontuan.Ulermen eta ikerketa metodo egokienak erabiltzeko gaitasuna sustatzea bilatzen dute, esperimentazioan oinarrituz.
  3. Irakurketaren ohitura eta interesa piztu, jendearen aurrean zuzen hitz egiteko edo adierazteko gaitasuna garatu.
  4. Informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera arduratsua. Aurrerapen teknologikoen erabilera jesuita-tradizioaren ondarearekin uztartzea (PPI).
  5. Tutore, irakasle zein pastoralisten taldeak kristau balioetan oinarritutako hezkuntza-estiloa bultzatzen eta sustatzen du.
  6. Gure batxilergoa ikasle bakoitzak jarraitu beharreko bidera egokitzen da:prestakuntza-zikloak edo unibertsitate-graduak, ikasleen aniztasuna, behar eta profilen arabera.

Informazio gehiago HEMEN.

EMAN IZENA ATE IREKIETAN

Partekatu honen bidés:

Zerikusia duten edukiak

Gu be zuek gara

Gu be zuek gara

Maiatzaren 12an 'Gu be zuek gara' jaurdunaldia aurrera eramango dugu. Helburua herri guztiaren inplikazioa bilatzea da eta minbiziaren aurrean batasuna erakustea.

Jarraitu irakurtzen

Egon egunean, Jesuitak Durango ikastetxean gertatzen den guztia jakiteko

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?

Lan egin Jesuitak Durangon

Nire curriculuma bidali