Ebaluaketa bakoitzean, kimikari lotuta dauden egunerokotasuneko gaiak lantzea proposatzen die Cristina Luengo Luque irakasleak ikasleei.
Ebaluaketa honetan, euri azidoa, aldaketa klimatikoa eta negutegi efektua dira landu dituzten gaiak. Izan ere, pil-pilean dauden gaiak dira, besteak beste, egunotan burutu den Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen 2021eko Konferentzia, COP26 izenez ere ezaguna dela-eta; baita European Youth Event edota European Youth Parliament bezalako ekimenek komunikabideen fokua gai horietara bideratu dutelako.
Modu horretan, ikasleak kimikaren garrantziaz jabetzen dira, eta ikasgaiak hobeto barneratzen dituzte, ikusten edo bizitzen ari diren errealitateekin lotzeko aukera baitute.
Talde lana
Prozesu horren baitan, ebaluaketan planteatutako gaietako bat aukeratu eta taldeka gaia aztertzen dute ikasleek. Baina ez da edonolako lanketa egiten, ikasleei zientzialari aditu moduan jokatzea eskatzen zaie, eta ikuspuntu horretatik artikulu zientifiko bat idaztea da egin beharreko lana.
Taldean lana egiteko gaitasunak lantzeaz gain, artikulu zientifikoak edo profesionalak idazteko gaitasuna ere garatzen dute modu horretan.
Jarraian, adibide moduan, Nora Palmero, Ane Rojo, Cristina Tello eta Nerea Torok osatutako taldeak egindako lana irakurgai; emaitza ederra da benetan.
Euri azidoa izan da ikasleek aukeratutako gaia, baina izatez, ebaluaketan planteatutako hiru gaiak (euri azidoa, aldaketa klimatikoa eta berotegi-efektua) bata besteari erlazionatuta daude.
Klikatu irudian artikulua irakurtzeko.