Emakume defendatzaileak protagonista, Aste Solidarioaren baitan

Emakume defendatzaileak protagonista, Aste Solidarioaren baitan

Solidaritate Astea ospatu dugu ikastetxean urriaren 18tik 22ra bitartean, ohiko moduan Alboan GKEarekin elkarlanean.

Balioetan heztea da Solidaritate Asteak oinarrian duen helburua. Egunerokotasunean ematen diren jarrerek eta portaerek norberaren balio sistema islatzen dute. Errespetua, bakea, elkarri ulertzea eta laguntzea, indarkeriarik eza, familiaren garrantzia, enpatia, ausardia… 

“Mundua dugu etxe” da aste berezian landu den leloa, eta indartu gura den mezua GUZTION ETXEA zaintzearen eta babestearen ardura denona dela. Jesusen Lagundiaren lehentasun apostoliko hau aurreko urteko ikasturtean abiatu genuen, eta hiru urteko iraupena dauka. 

Ikasturte bakoitzean azpilelo bat daukagu hizpide: 20-21 ikasturtean Migrazio klimatikoak izan genituen hizpide, 21-22 ikasturtean Hezkidetzak (Emakume Defendatzaileak) hartu du protagonismoa, eta 22-23an emango diogu itxiera hirurtekoari fokua Jasangarritasunean jarrita. 

Emakume defendatzaileak

Amazoniako herri indigenen eta Ama lurraren defentsan, bereziki, emakume defendatzaileen irudia azpimarratu dugu aste osoan zehar. 

Helburu amankomunak izan ditugu maila guztietan, baina ekintzak adinaren arabera egokitu ditugu, urtero lez. Bi helburu nagusi izan ditugu aurtengoan, bata, gure etxearen zaintza berezia, ingurumenarekiko sentsibilitatea eta erantzukizuna areagotzeko. Eta bestea, adinaren arabera, mundu honetako hiritar gisa konpromiso aktiboagoa garatzea.

Solidaritate Astea etapaka

Haur Hezkuntzan ikusi dute, batzuetan, gelan ez dutela behar bezala birziklatzen. Zabor gehiegi sortzeaz gain, zaborra hobeto banatzen ikasi behar dutela. 

Ekintza pertsonalek naturan duten eraginaz ohartu dira. Hau da, umeak, birziklapenak duen garrantziaz ohartu dira eta bakoitzak aletxo bat jarriz gero, gauza handiak lortu ahal ditugula. Horretarako edukiontzi ezberdinak daudela ikusi dute eta gauza bakoitza bere lekuan utzi behar dutela (kartoia, papera, ontziak, plastikoak…).

Bideoek eta ipuinek lagundu diete ikusteko nola dagoen gure planeta eta itsasoen egoera ikusita (plastikoz eta zikinkeriaz beteta) hunkituta gelditu dira. Gainera, goizero otoitzaldi berezia egin dute gai honen inguruan.

Azkenik, Fe y Alegria eskoletako proiektuaren barnean Amazoniako lurraldea eta bertako eskolak ikusi dituzte. Ekimen horri laguntzeko gutun-azalak prestatu dituzte eta batzen den dirua bertara bideratuko dute.

En Primaria han tenido la oportunidad de darse cuenta y reflexionar sobre la ayuda que necesita nuestro planeta. En concreto, han destacado la importancia de las mujeres defensoras del Amazonas, tomando como ejemplo su amor y cuidado por la Madre Tierra.

DBHn ekintza ezberdinak egin dituzte mailaren arabera. Hala nola, DBH 1. mailako ikasleek, “Amets egin eta eratu” proiektuaren barruan hurrengo ekintzak egin dituzte: Umeen eskubide eta betebeharrei buruz ikertu eta ikasi dute ariketa ezberdinez baliatuz; errealitate honen eredu moduan, “Binta eta deia handia” laburmetraia ikusi eta landu dute, hezkuntza jasotzearen alde borroka egiten duen Senegaleko neskato baten istorioa. Aurtengo gaiarekin lotuta, giza eskubide eta ama lurraren alde defendatzen aritu diren emakumeen inguruan ikerketa, aurkezpena eta kahoot jolasa prestatu dute.

DBH 2. mailan ere, “Gure Ahotsa” proiektuaren bitartez, gaur egungo bidegabekerien eta giza duintasunaren aurrean ahotsa erabiltzearen inguruan jardun dute. Beste ekintza batzuen artean, eta Agenda 30 proiektuarekin bat eginez, DBH-Batxilergoko korridoreak bete dituzte, aurrez klasean landutako Garapenerako Milurteko helburuekin. Proiektuari amaiera emateko komikiak sortu dituzte aurreko egunetan landutako istorio eta testigantzen inguruan.

Batxilergoan pertsonetan eta testigantza pertsonaletan jarri dute fokua. Batxilergoko 1. mailako ikasgelan pertsonen gorputzak marraztu dituzte folio handietan, eta haien ezaugarriak zehaztu dituzte, etorkizun ideal bat izanik oinarrian.

Batxilergoko 2. mailan, bizitza, lurraldea, genero identitatea, eskubideak…defendatzen dituzten hainbat emakumeren testigantzak ikusi, horien inguruan hausnartu eta eztabaidatu dute. Asteari bukaera emateko bi galdera egin zaizkie ikasleei: Zeintzuk dira gure inguruan defendatu beharra duten egoerak edota pertsonak? Pertsona defendatzailea zara zu? Bigarren galderari baiezko erantzuna eman dioten ikasleek #defendatzailea idatzi dute folioa batean, eta argazki baten bitartez erakutsi dute beraien konpromisoa.

Denontzako mundu solidarioagoa, gure etxea bezalakoa, justizian, maitasunean eta bakean oinarrituta sortuko dugun itxaropenarekin.

Partekatu honen bidés:

Zerikusia duten edukiak

Gu be zuek gara

Gu be zuek gara

Maiatzaren 12an 'Gu be zuek gara' jaurdunaldia aurrera eramango dugu. Helburua herri guztiaren inplikazioa bilatzea da eta minbiziaren aurrean batasuna erakustea.

Jarraitu irakurtzen

Egon egunean, Jesuitak Durango ikastetxean gertatzen den guztia jakiteko

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?

Lan egin Jesuitak Durangon

Nire curriculuma bidali