Eva Rodriguez: “Hezitzaileak guztiok gara, ez bakarrik irakasleak; hezitzailea da gizartea bera”

Euskadi Irratiko Faktoria saioko solasaldian parte hartu zuen pasa den astean gure ikastetxeko zuzendari Eva Rodriguezek. Euskal hezkuntza, adostasun berrien bila izenpean eztabaida interesgarria partekatu zuen beste ikastetxe batzuetako kideekin batera.

Hezkuntza itun baterako HikHasi-k egindako proposamena xehetu zuen lehenik Xabier Sarasua, eta ostean mahaingurua osatu zuten Gasteizko Aranbizkarra ikas-komunitateko zuzendari Irantzu Gallastegik, Iñaki Etxezarreta Arizmendi ikastolako zuzendariak, Eva Rodriguez Durangoko San Jose Jesuitak ikastetxeko zuzendariak eta Hezkuntza Kontseiluko lehendakari ohi Maria Luisa Garcia Gurrutxagak.

Eztabaidan Eva Rodriguezek gizarte hitzarmen baten beharra azpimarratu zuen: “Asko hitz egin behar dugu; bereziki, entzun egin behar dugu eta ez bakarrik gure eskoletara begiratu. Hezitzaileak guztiok gara, ez bakarrik irakasleak; hezitzailea da gizartea bera”.

Entzun eztabaida osorik hemen.

 

Kategoria: Gizarte eragina

Etiketak: , , ,

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×