Ikasturte berriari hasiera eman diogu

Ikasturte berriari hasiera eman diogu

Iritsi da 2021-2022 ikasturteko aurkezpen eguna. Opor luzeen ostean, elkar berriro ikusteko momentua. 

Joan den ikasturtean zehar erronka asko erantzun behar izan genituen, eta horiei esker ikasketa asko jaso genituen. Ikasturte honetan horietan sakontzeko eta aurrera egiteko momentua izango da. Elkar zaintzeko eta ausardiaz aurre egiteko ikasturtea. 

2021-2022 ikasturteko leloak ausartak izatera eta berrikuntzak eskuak zabalik hartzeko deia egiten digu:

AUSARTU ZAITEZ

Gauza guztietan beti berri

Gainera, Jesusen Lagundiak San Inazioren konbertsioaren 500. urteurrena ospatuko du ikasturte honetan.

Arlo pedagogikoan, duela urte batzuk Haurtzaindegian hasi genuen prozesuarekin jarraitzen dugu, eraldatzen, gaurkotzen eta gizartearekin bat egiten. Horretarako, aurtengo udan Lehen Hezkuntzako lehenengo eta bigarren mailako espazioak eraldatu ditugu; obrak egin ditugu, gure metodologiari jarraipena eman ahal izateko. 

Batxilergoko eta Dibertsifikazioako proiektuetan ere eraldaketak sustatzen jarraitzen dugu, horretarako gure metodologiak egokituz, gizarte zein hezkuntza gaurkotasunak planteatzen dizkigun erronketara. Ikastetxeko irakasleek denbora luzea daramate ikasketa kooperatiboa zein autonomia eta sormena lantzeko dinamikak etapa bakoitzeko proiektuetara. Honako honetan, metodologia aktiboak ahalbideratuko dituzten guneak ere eraberritzen hasi gara. Udan zehar egindako obretan, bi gela prototipatu ditugu, eta bertatik ikasten dugunarekin, etapa osoa eraberritzera joko dugu pausoz pauso. Gainera, DBH eta Batxilergoko ikasleen arlo emozionalean arreta berezia jarriko dugu. 

LH, Dibertsifikazio eta Batxilergoko lanez gain, teilatua ere berriztu egin dugu udako oporretan zehar. 

Gainera, liburutegiko zerbitzua ere berreskuratu egingo dugu 2021-2022 ikasturtean, familiei ahalik eta zerbitzu zabalena eskaintzeko asmoz. Astelehen, astearte eta ostegunetan egongo da irekita, 16:30etik 18:00era.

COVID protokoloa

Aurreko ikasturtean arau berriak barneratu genituen guztiok; hezitzaileek, familiek eta neska-mutikoek, eta aurten bide beretik jarraituko dugu. Kontingentzia plana egokitu dugu, eta familiei helarazi. Webgunean ere ikusgai dago, behar denean irakurtzeko.

Partekatu honen bidés:

Zerikusia duten edukiak

Egon egunean, Jesuitak Durango ikastetxean gertatzen den guztia jakiteko

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?

Lan egin Jesuitak Durangon

Nire curriculuma bidali