Berdintasunaren aldeko konpromisoa

Berdintasunaren aldeko konpromisoa

2021eko martxoaren 8ko Durangoko San Jose Jesuitak Ikastetxearen manifestua.

Munduari eta hurbileko errealitateari begirada sakon eta kontziente bat emanez gero, eta ikastetxean egiten dugun lanaren benetako zentzuaz eta arduraz jabetzen bagara, heztea behar etikoa dela sentituko dugu. Behar honek konpromiso zehatzak eta eraginkorrak hartzera eta martxan jartzera eraman behar gaitu.

Badakigu gizarte-haustura handiak ditugula, oraindik ere, gure inguruan; zuzenean edo zeharka, diskriminazioak, oraindik ere, haustura mingarriak sortzen ditu; emakumeen eta gizonen arteko tratu- eta aukera-berdintasuna integratzen duten politikak ezartzea eta garatzea beharrizan urgentea da, oraindik ere; soldaten genero-arrakalaren inguruko datuek, oraindik ere, errealitatearen argazki gardena erakusten digute (“Emakumeek egindako lanari balio sozial eta ekonomiko txikiagoa ematen zaio” ondorioztatzen zuen Emakundek 2018an argitaratutako txostenean); egungo informazioaren eta komunikazioaren gizartean, IKTak erabiltzeko moduak ere, genero-arrakala digitala sortzen du (Iceberg Digital Machista txosteneko datuak oso esanguratsuak dira); pentsioetan dagoen genero-arrakalan gizonen eta emakumeen arteko desberdintasun-faktorea begi-bistan dago (“Emakumeek gehiegizko ordezkaritza dute lanaldi partzialeko lanetan, ekonomia informalean edo murgilduan jarduten dute, feminizatutako lanetan balorazio txikiagoa dute eta gutxiago ordaintzen zaie, zaintza-lanetan aritzeak haien ibilbide profesionala eteten du”, baieztatzen da “Genero-arrakala euskal autonomia erkidegoko pentsioetan” txostenean). Hainbat dira, beraz, berdintasunaren aldeko borrokaren beharra adierazten duten errealitate hurbilak.

Hezkuntza-sistemak argi du gizartea eraldatzeko tresna eraginkorrena dela. Ikastetxeak ez gaude munduko errealitatetik kanpo: gertatzen ari den indarkeriaren hazkuntzaz jabetzen gara. Hain nabaria izaten ari den kultura aldaketa honen aurrean, hezitzaileon, familien, eta oro har, gizartearen lana da herritar osoak izango diren ikasleak gidatzea eta bidelaguntzea: errealitatearen irakurketa kritikoa ahalbidetzeko tresnak erreztuz; ikuspegi kritikoa eta zorrotza zabaltzen lagunduko duten galderak eskainiz; bere nortasuna eraiki dezaten erantzun egokien bilaketan lagunduz; hausnarketetan giltzarri diren bere ezagutzak eta gaitasunak indartuz; bere buruarekin koherente izateko eta defendatzen dituen balioen bidetik, segurtasunez ibiltzeko gaitasunak sendotuz.

Gure pedagogia eredu ignaziotarrak konpromiso zuzen, zintzo eta argietara eramaten gaitu. Herritartasun Globalerako Hezkuntza Eraldatzailearen aldeko Mugimenduko kide izanik, ahalduntzea, errespetua eta zaintza jarrerak bultzatzeko eta sustatzeko hezkuntza prozesuak suspertzen ditugu.

Giza duintasuna ardatz nagusia izanik, ikaslearen garapen osoa eta bere zoriontasuna kokatzen dugu ikasketa-prozesuaren erdigunean. Izan ere, gure hezkuntzaren helburu nagusia da orainean eta etorkizunean beharko dituzten konpetentziak bereganatzeko testuinguru errealak sortzea, esperientzia pertsonalak ahalbidetzea, emozioak sortaraztea, ekintza etikoetara bideratutako jarrerak eta aukeraketak eragitea. Gure xedea gizartearen erabateko eraldaketa lortzea da, sakontasuna eta barnetasuna lantzeari lotutako sentsibilizazioa landu eta ekintza eraldatzaileetan parte hartzeko aukerak luzatuz.

Joan zen ikasturteko martxoak 8an egin genuen manifestuak eta banakako zein erakunde moduan hartutako konpromisoek indarrean jarraitzen dute. Baita 2020ko urrian adierazitakoak ere; alegia, inor sexua dela eta zuzen edo zeharka diskriminatu gabe, emakumeen eta gizonen aukerak eta berdintasun-jokabideak biltzen dituzten politikak ezartzen eta garatzen jarraitzen dugula. 

Egungo pandemian bizi izandako injustiziak, indarkeriak, desberdintasun egoerek beste urrats bat ematera eroan gaitu. Krisi honek beste behin erakutsi digu hausnarketa eta ikuspegi feminista, inklusiboa, jasangarria, demokratikoa, justuaren beharra, berdintasunaren arlo honetako sentsibilizazioa eta ekintz-zaletasuna behar-beharrezkoa izaten jarraitzen duela.

Ikastetxe gisa identifikatu ditugun lehentasunen artean kokatzen da egunerokotasuneko praktiketan aipatutako begirada feminista eta justua txertatzea. Ikuspegi eraikitzaile batetik, momentu hau aukera moduan ere ikus dezakegu, zeinek krisi honi hobeto erantzuten ahalbidetuko baitigu. Aukera ez ezik, erronka ere den honi erantzuteko, abian jarri dugu Durangoko San Jose Jesuitak Ikastetxearen lehen Berdintasun Plana. Bertan, berdintasunaren arloan gure ikastetxeko jarduera bideratuko duen ibilbide-orria jasotzen dugu. Hurrengo helburu hauek izendatzean, giza garapen jasangarrirako balioen eraldaketan eragin nahi dugu:

  • Aurreiritziak eta diskriminazioa bultzatzen ez dituen antolaketa-kultura sustatzea.
  • Laneko jazarpena, sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzea, antzematea eta horietan jardutea sustatuko duten protokoloak, baliabideak eta bitartekoak izatea.
  • Ikastetxean hizkera ez-sexista eta inklusiboaren erabilera sustatzea.
  • Emakumeen eta gizonen presentzia ekitatiboa sustatzea bai zuzendaritza-postuetan, bai hezkuntza etapa desberdinetan, ikastetxeko departamentu desberdinetan eta hornitzaileetan.
  • Berdintasun printzipioetan oinarrituz, ikasleen garapen osoa bultzatu eta bizitzarako konpetentziak indartu. Ikasleak munduan eragin eta bidezkoagoa eta berdinzaleagoa den gizarte baten alde egin dezaten.

Azken helburuan ezkutatzen den amets eta konpromisoaren deiarekin amaitu nahi dugu gaurko manifestu hau: Ikasleak munduan eragin eta bidezkoagoa eta berdinzaleagoa den gizarte baten alde egin dezaten”, San Jose Jesuitak ikastetxeko hezitzaile guztiok manifestuan jasotzen diren konpromisoak berresten ditugu. Ikasleak ez ezik, hezkuntza elkartea osatzen dugunok, helburu horiek betetzeko urratsak ematen jarraitu behar dugu.  

Manifestu honekin amaitzeko, Emakumearen Nazioarteko Eguna aldarrikatzeko, Amasa-Villabonako Udalak emakume guztiei eskainitako bideoa entzuten eta gozatzen animatzen zaituztegu.

Informazio-iturriak:

Partekatu honen bidés:

Zerikusia duten edukiak

Gu be zuek gara

Gu be zuek gara

Maiatzaren 12an 'Gu be zuek gara' jaurdunaldia aurrera eramango dugu. Helburua herri guztiaren inplikazioa bilatzea da eta minbiziaren aurrean batasuna erakustea.

Jarraitu irakurtzen

Egon egunean, Jesuitak Durango ikastetxean gertatzen den guztia jakiteko

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?

Lan egin Jesuitak Durangon

Nire curriculuma bidali