Martxoak 8: Berdintasunean hezitzen

Martxoaren 8a, egubakoitza, Emakumeen Nazioarteko Eguna da; berdintasuna eskatzeaz gain, gizarte eredu parekide baten aldarrikapena egiten da.
Euskal Herriko Mugimendu Feministak 24 orduko greba deialdia egin du martxoaren 8rako. Bost ardatz izango ditu greba feministak: ikasketak, enplegua, kontsumoa, pentsioak eta zaintza. Fokua batez ere “zaintza gatazkak” izango du, eta lan horiek gizonezkoek egitea eskatzen da. Baina zergatik greba feminista? Eta zein eragin du hezkuntzan? Gaur egungo gizartea kapitalista eta patriarkala da. Azken horrek gizonezkoak eta emakumezkoak desberdintzen ditu, bakoitzari rol bat emanez; hau da, haurrak generoaren araberako rolekin hazten dira. Horrek eragin handia dauka hezkuntzan. Nork bere bidea egiteko askatasuna Haurrak normatik ateratzeko aukera izan behar du, hau da, bere bidea egiteko aukera, gizarteak jarritako patroietatik askatuz. Horretarako generoak markatutako rolak alde batera utziz.

Hausnartzeko galderak:
-
- Posible da berdin heztea gure gizartean, gure errealitatea ez dela parekidea kontuan izanik?
- Seme-alaben heziketan, oharkabean, batzuk “prestigio handiagoa” duten balioetan hezten dira eta bestea gutxiago dutenetan. Honen adibide da neska edo mutilei eskaintzen zaizkien produktuak, koloreak, erabiltzen den ahots tonua, janzkera… Kontziente gara alderdi hauetaz? Jarrera edo ezaugarri hauen bidez seme-alabek zer dagokion izatea ikasten dute, printzesa izatea ala heroi izatea.
- Helduok autoanalisia egiten dugu gure diskurtsoa eta praktikak koherentzia izan dezaten?
- Emakumeak planetako pertsonarik pobreenen % 60 dira.
- Alfabetatu gabeko pertsonen bi heren emakumeak dira. Indian bakarrik, irakurtzen edo idazten ez dakiten 245 milioi emakume daude.
- Landa-eremuetan, hiru emakumetik bakar batek jasotzen du osasun-arreta haurdunaldian.
- Neskatoak goizago uzten dituzte ikasketak lehenengo eta bigarren hezkuntzan; eta ikasketak uzteko tasa horrek gora egiten du adinarekin batera.
- Emakumeek bizitza publikoan eta politikon parte hartzeko zailtasunak dituzte. Beren ahotsak entzun eta aintzat hartu daitezen lortzea oraindik ere erronka handia da.
- Emakume gehienak lanaldi hirukoitza egitera behartuta daude: etxetik kanpokoa, etxean eta beste batzuk zaintzen.
- Emakumeek enplegu mota ahulenak egin behar izaten dituzte; gehienak lan informalak dira eta, hortaz, prestazioen eta lan-segurtasunaren inguruko gabeziak dituzte.
Kategoria:
