Ezagutu bizi

Familiekin komunikazioa eta informazio-trukea, inplikazioa eta parte-hartzea bultzatzea eta sendotzea funtsezko oinarria da San Jose Jesuitak Ikastetxerako: Ezagutu Bizi helburu horrekin sortu genuen. Izan ere, denon artean amestutako ikastetxea barnetik ezagutzeko eta eraikitzeko elkarlana ezinbestekoa dela sinesten dugu.

15-16 ikasturtean gure ikastetxeko Hezkuntza elkartea kanpoko beste laguntzaile eta kolaboratzaile batzuekin batera Durangoko San Jose Jesuitak ikastetxearen EGI2020 egitasmo estrategikoa diseinatzen eta egiten ari ginen.

Hezkuntza elkarte honen kide diren gurasoak ere bertan ziren topaketa eta hausnarketetan murgilduta eta parte-hartze eta elkar-erantzukizun ideiak gero eta ageriago eta argiago azaltzen joan ziren; era honetan ikastetxerako berria izango zen proiektu baten ateak irekitzen hasi ziren; Ezagutu Bizi proiektua, familiek ikastetxean parte-hartzeko erakusten duten gogotik jaiotzen den proiektua.

Proiektu honen helburu nagusia Hezkuntza elkarte osoak gure ikastetxeko proiektua ezagutzea eta bizitzea da. Elkarlanean oinarritutako norabide bikoitza duen proiektua da, beraz.

Ezagutu Bizi proiektuaren babesean egindako edo prestatutako ekintzak honako irizpideen barruan kokatzen dira, irizpide hauek jarraituz arlo pedagogikoarekin lotura bermatu nahi dugulako, noski:

  • Gure ikastetxeko ignaziotar izaerarekin bat etortzea.
  • Ikastetxeko beste proiekturen batekin erlazioa izatea.
  • Lantzen ari garen edukiekin bat etortzea.
  • Ziklo edo maila bereko ikasle/guraso guztiei zuzenduta egotea.
  • Hizkuntza zaintzea (zein hizkuntzetan egiten den baloratzea).

Orain arte egindako jarduera askok arlo edo ikasgai desberdinen arteko loturak erraztu edo ahalbideratu dituzte; lotura hauek irakasleen arteko talde lana bultzatzea eta gure ikasleen gaitasunak garatzea dakarte.

Ezagutu Bizi proiektuak irakasle/gurasoen arteko erlazioen hurbilketa eta sendotzea errazten ditu; ekintzak prestatzerakoan edo ebaluatzean elkarrenganako konfiantza giroan

elkargune interesgarri eta aberasgarriak sortzen dira. Bertan, batzuk zein besteak beraien sentimenduak, zalantzak, beldurrak, ilusioak… agerian uzten dituzte. Proiektu honek gure ikastetxeko eta geletako ateak zabaldu ditu eta familiak gonbidatu ditu bertan beraien bizipen, lan-esperientziak, ezagutzak, trebetasunak…ikasle eta irakasleekin konpartitzeko.

Jarduera hauetan parte hartzen duten gurasoen rola eta presentzia aldatu egiten da hurbilagoa, aktiboagoa eta parte-hartzaileagoa bihurtuz. Irakasleei dagokienez, erronka berrien aurrean jartzen ditu eta motibazioz, koordinazioz eta ekintzekin lan egitera bultzatzen ditu.

 

Parte hartzeko gonbidapena

Ate ireki bat gonbidapen bat dela esaten dute, eta hain justu, hori da Ezagutu Bizi proiektutik egiten duguna; bertatik, gurasoei, familiei, parte hartzeko gonbidapen bat luzatzen diegu. Gure ikastetxeko ateak zabalik dituzue zuen jakintzak, esperientziak, trebeziak gurekin konpartitzeko eta gu ere bertan gara gure egunerokotasunean egiten duguna zuei erakusteko prest. Animatu! Denontzako esperientzia aberasgarria izango da.

Informazio gehiago nahi izanez gero, esteka interesgarri batzuk gehitzen dizkizuegu:

  • “Bigarren etxea familia eta eskola”: www.hikhasi.eus
  • “Familia eta eskolen arteko harremanak beharrezkoak dira”: www.guraso.eus
  • “Las relaciones entre familia y escuela. Esperiencias y buenas prácticas” (Pdf): www.mecd.gob.es
  • “Cooperación entre familia y escuela, fundamental para el éxito académico”: www.consumer.es
  • “Eskola eta familien arteko lankidetza (Pdf): www.euskadi.eus

Kategoria: Ezagutu Bizi

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×