Gure ikastetxea gertutik ezagutzen izan dira Suediako hamar ikastetxetako ordezkariak

Euskadiko ikastetxeen kalitate sistema ezagutzeko helburuarekin etorri dira gurera Suediako hamar eskoletako ordezkariak.

Gaurtik, otsailaren 13tik, barikura arte, EUSKALIT eta Suediako SIQ (Swedish Institute for Quality) erakundeen ekimenez, Suediako 10 ikastetxeren zuzendariek Euskadiko ikastetxe batzuk bisitatuko dituzte gure erkidegoan kalitatean burututako ekimenak lehenengo eskutik ezagutzeko.

Suedian hezkuntza mailan Kalitatea kudeaketa sistemek orain dela gutxi ez dute hedapen handia izan eta aitzindariak diren ikastetxeak, haien lehenengo zertifikazioak jaso eta gero Euskadira datoz erreferente bat bilatuz.

Durangoko San Jose Jesuitak Ikastetxeak 20 urteko ibilbidea dauka Kalitate programetan. Izan ere, San Jose Jesuitak 2013. urtean Urrezko Qa jaso zuen eta gaur egun EUSKALITekin kolaboratu ohi da.

Suediako delegazioak gaur goizean San Jose Jesuitak ikastetxeko proiektu pedagogikoa ezagutzeko aukera izan du, honako ideiari forma emateko: “Award winning education, what comes next?” Arratsaldean, Gasteizeko Urkide zentroa bisitatuko dute eta barikuan, ordea, Ortuellako San Felix ikastetxea.

Kategoria:

Etiketak: , , , ,

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×