Irakurketa gozoa LHko 1. zikloan

Azken urteotan gure gizartean eman diren aldaketen eraginez, irakurtzeko espazioak eta denborak gutxituz joan dira; gurean, aldaketa horiei erantzuna emateko, proiektu berri bat jarri dugu abian: Irakurketa gozoaren txokoa.

LHko 1. zikloan, irakurzaletasuna bultzatzen jarraitzeko asmoz, proiektu berri eta erakargarri batean murgildu gara. Txoko honek, hainbat onura dakarzkigula ikusten dugu, hala nola, irudimena-sormena lantzea, irakurketarekin gozatzea, beldurrei aurre egitea, esperientziak elkarbanatzea, emozioak ezagutu eta kudeatzea, giza baloreetan heztea…. Horretarako, ohiko gelatik irten eta espazio berezi bat atondu dugu ikasleekin batera. Bertan, era askotariko liburu ezberdinak aurki ditzakegu. Haurrek beraien gustuak eta zaletasunak kontuan izanda, liburuak askatasunez aukeratuko dituzte. Bakarka, binaka zein talde txikitan, beraien irudimenari esker, altxor magiko hauetatik mundu berri bateko ateak irekiko dituzte, irakurketarekin gozatuz.

Irakurtzeko ohitura sendotzea ikasleen heziketaren funtsezko alderdia da. Horregatik, gure helburuetako bat da familiak ere irakurzaletasunean inplikatu eta parte hartu dezazuela. Ikasteko eta ezagutza garatzeko, funtsezko baliabidea da irakurketa, bai eskola barruan, bai eskolatik kanpo ere. Izan ere, familia eta ikastetxearen arteko elkarlan honen bitartez, ikasleen garapen osoari eta eskola-arrakastari ere laguntzen diogu.

Familiek, baita inguruneak ere, garrantzia handia hartzen dute ikasleei irakurtzeko gaitasuna garatzen laguntzeko orduan:

“Educar personas que puedan elegir leer para aprender, para disfrutar y para pensar, es un objetivo irrenunciable en la formación de ciudadanos autónomos y responsables. Ser beligerante a favor de la lectura es necesario, por cuanto verse privado de la capacidad para leer con competencia resulta discriminador y supone una barrera muy difícil de franquear para el desarrollo personal. Apostar por la lectura significa confiar en las posibilidades de todos los alumnos y alumnas para aprender a leer, y en las capacidades de los docentes para enseñarles (…)”. (“Ocho preguntas en torno a la lectura y ocho respuestas no tan evidentes”. Hurrengo esteka honetan artikulu osoa eskuragarri duzue: https://leer.es/)

Informazio gehiago nahi izanez gero, esteka interesgarri batzuk gehitzen dizkizuegu:

Kategoria: Ikaste-irakaste

Etiketak: , ,

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×