Adi! Ate irekiak prest!

Aste honetan, familia berrientzat Jesuitetako ate irekien jardunaldiak hasiko ditugu. Ikastetxeko proiektua zuzenean ezagutzeko jardunaldi bereziak eskaini nahi dizkizuegu. Beste modu batean, giro zintzoan eta hurbilean, gure proiektua ezagutzeko eta gozatzeko aukera izatera gonbidatzen zaituztegu.

Urtarrilaren 26an, ostiralean, 15.30etatik aurrera, proiektua benetako protagonisten begiradatik ezagutzeko aukera izango duzue: hezitzaileen eskutik, gela desberdinetan sartzeko aukera eskeintzen dizuegu.

27an, larunbatean, 11.00etatik aurrera, ikastetxeko proiektuan eragiten duten beste esparru batzuk ere aurkeztu nahi dizkizuegu: hezkuntza proiektuaren osotasunean, eskolaz kanpoko ekintzetan baloreak eta hezkuntza integralak protagonismo berezia hartzen dute, beraz beste espazio eta giro baten Jesuiten proiektura hurbiltzeko aukera izango duzue.

Aurrerapen moduan, bideo batzuk konpartituko dizkizuegu, gure proiektuaren benetako protagonisten, hau da, gure ikasleen hitzen eta begiraden bitartez proiektuaren benetako zentzura hurbiltzen hasi zaitezten.

 

 

Kategoria: Ikaste-irakaste

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×