MARTXOAK 8: Berdintasuna irakasten dugu, berdintasuna eraikitzen dugu

Azken aste hauetan nabaria egin zaigu nazioarteko mugimendua ematen ari dela emakumeen bidegabeko egoera ikusgai bihurtzeko: emakumeak eta gizonak elkartzen ari dira berdintasun, justizia, bake eta garapenaren aldeko urteetako borroka ikusgarri egiteko. Martxoak 8an, gizartean gizonekiko berdintasunean parte hartzeko borrokatzen diren hainbat emakumeren bizitza ospatzen da.

Aurrerapenak lortu ditugun arren, zenbait herrialdetan eta munduko zonalderik gehienetan oraindik mota askotako erronkak ditugu gure aurrean, bereziki berdintasunaren gaian. Durangoko Jesuitetan erronka horien inguruan ematen ari diren gogoetetan gure hitzak ere gehitu nahi ditugu, hezkuntzaren bitartez emakumeen eta gizonen arteko berdintasun osoa lortzen laguntzeko.

Bizitzaren hainbat arlotan gizon eta emakumeen arteko berdintasunerantz aurrerapausu garrantzitsuak egin direla ezin dugu ukatu. Hala ere, egungo datuek adierazten duten moduan, benetako berdintasunaren aldeko borrokan lanean jarraitu behar dugu. Berdintasun erreal eta eraginkorra erronka izaten jarraitzen duela uste dugu.

Egun familiarteko ardurek betiko banaketa izaten jarraitzen dute: emakumeak gara, gehien bat eta ia beti, seme-alabak zaintzen ditugunak eta pertsona nagusiak edo ez gaituak zaintzen ditugunak. Etxean eta familiaren esparruan egiten dena ez da guztiz aintzakotzat hartzen, ez da lana kontsideratzen. Badakigu ezinbestekoa dela, lan erreproduktiboak lan produktiboa burutzea ahalbideratzen baitu, baina gizartearen onarpena faltan somatzen dugu. Gure gizartean emakumeek lorpen handiak izan ditugun arren, etxe barruan emakume eta gizonen arteko elkarrerantzukizun osoa lortzeko oraindik ere esfortzu handiak egin behar ditugu. Eremu pribatuan eta publikoan emakume eta gizonen parte-hartzea orekatzeko ardurak konpartitzea beharrezkoa da.

Egia da, azken urte hauetan, emakumeak era masiboan sartu garela ordaindutako lan munduan. Baina errealitateak adierazten digu mugitze hau ez dela izan gizonen baldintza beretan. Emakumeak jarraitzen dugu tradizioz femeninotzat hartzen diren alorretan sartzen (zerbitzuen sektorea, osasunean, hezkuntzan, pertsona ez gaituen zaintzan…). Emakumeok, behin lana lortuta, lan baldintzak gizonenak baino txarragoak izaten ditugu: soldata baxuagoa, mailaz igotzeko aukera gutxiago.

Azken hamarkadetan aurrerapen asko izan dira. Poliki bada ere, gizonak etxeko lanetan ardura hartzen ari dira. Dena den, banaketa ekitatiboa lortzeko bide luzea dugu oraindik. Ezinbestekoa da ikusgai bihurtzea emakumeek beharrezko lanak egiten dituztela gizartea garatzeko.

Arduratsu jokatu eta egunero berdintasuna helarazteko beharra daukagu helduok. Berdintasunean oinarritutako balioak ez dira berez sortzen; berdintasuna ikasi egiten da, beste balio, jarrera edo gizartean jokatzeko modu batzuk ikasten diren bezala, eta, horrenbestez, pertsonen sozializatzearekin zerikusia duten eragile guztiek erantzukizun handia dugu berdintasuna eta eredu berdintzaileak irakasterakoan, eta, zentzu horretan, bereziki belaunaldi gazteengan jarri behar dugu arreta.

Legezko ekimen ugariak, araudiak eta gomendioak gora-behera, emakumeen eta gizonen arteko soldata-etenak jarraitzen du, era ia aldaezineko garaian mantentzen da: Lanbide-segregazioa diskriminazio-mota honen jatorrian aurkitzen dituen faktoreetako bat da. Segregazio honen emaitza femeninotzat hartutako enpleguak dira, gaizkiago ordaintzen direnak. Aukera askotan, emakumeek lanaren eta familiaren arteko oreka lortzeko, malgutasun laboral handiagoko okupazioak onartu behar ditugu: honek aipatutako segregazio laboralean eragina izanik. Beste arduretan, senideetako eta etxeko ardurakoak, emakumeengan erortzen jarraitzen du gehienez. Honek kasu askotan lan-merkatuko baldintza berdintasuna galarazten du. (www.alboan.org web orritik hartutako informazioa)

(https://www.alboan.org)

Jesuitetako hezkuntza elkarte osoak erantzukizun handia dugu berdintasunetik eta berdintasunerako hezkuntza lan honetan, berdintasunezko ereduak erakustean. Hori dela eta, ezinbestekoa egiten zaigu geletan eta etxean honetaz eztabaidatzea eta hausnartzea, gure ikasleek eta seme-alabek, oraindik berdintasunaren eraikuntzan lantzen jarraitu behar dugunaren kontzientzia har dezaten laguntzeko. Gazteak, umeak eta neskak, etengabe gogoratzen digute bere jarrerak, bere balioak, bere bizitzaren ikuspegia… pertsona helduek ematen dizkiegun ikasketetako emaitza direla. Lan horretan bateratu behar ditugu gure ahaleginak, sexismoaren kontra eta hezkidetzaren bitartez, etxean, geletan zein ikastetxean.

Martxoaren 8ko erreibindikazioan, gurean baino testuinguru gogorragoan bizi diren emakumeak gehitu nahi ditugu, beren ahotsek munduko aldarrikapenarekin bat egin dezaten. Izan ere, “iparraldeko” herrialdeetan justizia eta berdintasuna sustatzen duen hiritartasunaren alde borrokatzea posiblea bada ere, “hegoaldeko” herrialdeetan oraindik pentsaezina da. Han bizi diren emakumeek egoera gogorragoei eta latzagoei aurre egin behar izaten diote, hala nola, behartutako ezkontzak, lan ordu amaigabeak eta arazo etnikoak izan, zein gudarako arma bezala erabiliak izatea.

Hori dela eta, martxoaren 8ko egun honetan eta urteko beste egun guztietan, ikastetxean bertan gai honetan orain arte egin diren aurrerapausu guztiak onartu eta ospatu nahi ditugu, helduei egunero berdintasunaren transmisioan duten papera zein den gogoratuko diegu eta berdintasuna nagusi den errealitate baten alde lanean jarraituko dugu, etengabe.

Gaur, martxoak 8, berdintasunagatik, emakume eta gizonentzat duinagoa den mundu baten eraikuntzagatik eta hiritartasun konprometitu baten sorkuntzagatik manifestatzen gara. Horrez gain, ikasleekin edo zuen seme-alabekin berdintasunaren inguruko hausnarketa elkarbanatzea eskatzen dizuegu. Jarraian duzuen bideoa ikusi eta hausnartu ezazue:

(http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus)

Bi olerki irakurtzera animatzen zaituegu. Lehenengo eta behin, Kirmen Uriberen “Alabari” olerkia

Ez utzi inori zure gainetik egoten,
are gutxiago gizonezkoa bada.
Eutsi beti zure duintasunari.
Ez ahaztu lana izatea dela pertsona duin egiten duena.
Izan zure ogibidea inoren mende ez izateko.
Ez zaitez fida botereaz, erabiliko zaitu.
Zaude gutxi daukatenen alboan.
Izan inozoa, ametsik xaloenek aldatu dute mundua.
Dena den, kontuan izan ideiarik ederrenak ez duela zentzurik
pertsona bakar bat zapalduz gauzatzen bada.
Utzi bizitzen, bakoitzak bere usteak eta bizipenak ditu,
errespeta itzazu nahiz eta zure kontrakoak irudi.
Lagundu behar duenari, zabaldu etxea arrotzari,
inolako zalantzarik gabe.
Errespeta sinesgabeak eta sinestunak eta beraien fedea.
Zaindu zure hizkuntza.
Pentsa ez dela gurea soilik,
mundu osoaren altxorra baino.
Mundua egiten du eder euskarak.
Sekula ez sinets ez dagoela zer eginik,
ia beti dago aterabideren bat.
Eta ez balego, onar ezazu.
Galduz ere irabazten da.
Onartu bizitza eta halaber heriotza.
Heriotzaz jabetzea da dugun egitekorik zailena.
Plazer eta zoriontasunari sekula ez ateak itxi.
Maita beti pertsona, generoa kontuan izan gabe.
Azala beti hazten baita eder, gizon ala emakume izan.
Bete zure apetak, baita horretan ere.
Hori bai, nahi ez baduzu, esazu ezetz.
Injustiziari esan ezetz,
eskubideen zapalketari,
bazterketari ezetz.
Gura eta ahal baduzu, izan ama,
umeek erakutsiko dizute umila izaten.
Eta ez bazenu, bizi bizitza bere osotasunean.
Maita oihanak eta maita hiriak.
Egon zabalik kitzika guztiei, ez izan aurreiritzirik.
Beldur bazara, onartu beldurra.
Triste bazaude, egon triste.
Ez dugu zertan une oro zoriontsu eta ausart izan behar.
Entzun ondoan duzunari eta jakintsua izango zara.
Entzun gazteei, entzun adinekoei.
Zaren bezala agertu.
Esan pentsatzen duzuna, nahiz eta hurkoa mindu.
Ikasi akatsetatik.
Ez izan beldur gauzak oker egiteko.
Dena ondo egiten duena harroa eta itsua baita.
Bilatu egunen joanaren edertasuna. Sakonki bizi, baina ez azkar.
Jakin denbora geratzen, gauzarik txikerrenetan arreta jartzen.
Egin zure bidea, zu zara erdigunea.
Saia ametsak betetzen eta ez utzi inori amets horiek zapuzten.
Eta azkenik, ez egin kasu aholkuei.
Ezta neureei ere.

Bigarren olerkia:

“Pan y Rosas” (un poema de James Oppenheim):

¡Queremos el pan y las rosas!

Mientras vamos marchando, marchando a través del hermoso día
Un millón de cocinas oscuras y miles de grises hilanderías
Son tocados por un radiante sol que asoma repentinamente
Ya que el pueblo nos oye cantar: ¡Pan y rosas! ¡Pan y rosas!

Mientras vamos marchando, marchando, luchamos también por los hombres
Ya que ellos son hijos de mujeres, y los protegemos maternalmente otra vez
Nuestras vidas no serán explotadas desde el nacimiento hasta la muerte
Los corazones padecen hambre, al igual que los cuerpos
¡dennos pan, pero también dennos rosas!

Mientras vamos marchando, marchando, innumerables mujeres muertas
Van gritando a través de nuestro canto su antiguo reclamo de pan
Sus espíritus fatigados conocieron el pequeño arte y el amor y la belleza
¡Sí, es por el pan que peleamos, pero también peleamos por rosas!

A medida que vamos marchando, marchando, traemos con nosotras días mejores
El levantamiento de las mujeres significa el levantamiento de la humanidad
Ya basta del agobio del trabajo y del holgazán: diez que trabajan para que uno repose
¡Queremos compartir las glorias de la vida: pan y rosas, pan y rosas!
Nuestras vidas no serán explotadas desde el nacimiento hasta la muerte
Los corazones padecen hambre, al igual que los cuerpos
¡pan y rosas, pan y rosas!

Eva Rodríguez Salcedo

San Jose Jesuitak Ikastetxeko Zuzendaria

Kategoria: Gizarte eragina

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×