Bigarren Batxilergoko Agurra

Ikasturtearen bukaeraren atarian gaudelarik, gure ikasle nagusiei ohiko agurra egin diegu.

Hezkuntz komunitatearen izenean (Irakasleak, administraritza-zerbitzuen langileak, gurasoak, ikasle gazteak, …) gure zorionik beroenak, baita desiorik onenak ere opa nahi dizkizuegu. Ikastetxean jasotako prestakuntzaz mundu justuagoaren alde lan egin dezazuela espero dugu. Etorkizuna zuena da!

Ospakizunaren hasieran Zuzendariak irakurritako hitz batzuk konpartitzen dizkizuegu:

“Jesuitak ikastetxeari dagokion zuon bizitzako etapa amaitzear dago jada. Batzuek lehenago hasi zenduen gure ikastetxeko bizi eta hezkuntza esperientzia hau. Baina danok aztarna sakona itzi dozue gure ikastetxean eta, bereziki, gugan. Guztiok, izandakoa eta egindakoatik, egunero-egunero ekin deutsozuelako zuon bizi proiektuari, oraindik nondik jarraituko dan ez dakigun proiektu horri.

Ospakizun honen hasieran eta beste ezer esan aurretik, gonbidapen edo eskaera zuzen bat egin nahi deutsuet: Agur ospakizun honen benetako zentzua hausnartzen eta bizitzen ahalegindu zaiteziela: Zergatik gagoz hemen, Jesuitetako elizan eta elkarte moduan, ikasle, familiak, hezitzaile eta lagunak? Zein da gutariko bakoitzarentzat agur honek daukan sakoneko esanahi eta zentzua?

Guretzat, hezitzaileontzat, esker oneko ospakizun bat da: zuontzat be esker oneko ospakizuna izatea gustatuko litzaidake. Oraindik nora helduko dan ez dakigun zuon bidaia honetan, ziurenik zuon oroitzapenek ezin izango dabe Jesuitak ahaztu.

Gu zenbakien eta hitzen misterioak argitzen aritu gara urte guzti hauetan. Zuok, misterio guztietan buru belarri sartuta, nahastuta, endredatuta,…. Bai, gure arteko elkarlana izan dan hezkuntza proiektu honi “misterio” deitu dotset. Ametsen bidean misterio momentu askorekin topatzen baikara. Orain arte zalantza momentuak izan dozuezan moduan, hemendik aurrera ere izango dozuez.

Misterioak argitzeko, kemena, sendotasuna izan behar dozue. Gazteleraz hitz polit bik adierazten dabe hau: “perseverancia” eta “fortaleza”. Bizitzaren misterioak argitzeko eta ametsen bidea jarraitzeko beharko dozuez.

Amaitu nahi dot gauza garrantzitsu bat gogoratuz: Zuon gurasoekin batera, ikastetxeak lagundu nahi izan dau zuon izaeraren eraikuntzan. Misterioz betetako bide honetan gurasoak be lagun izan dozuez eta izan doguz. Ez ahaztu hori be eskertu behar dozuela.

Ezagutzaren nahia eta beharra sentitzeko, mundua aldatzeko gogoak eta bizi osorako mantendu nahi dozuezan loturak hemen sortu eta sendotu dozuez. Zuen izaeraren zentzua bilatzeko lekua izan da zuon ikastetxe hau: egoera eta aukera esanguratsuak jarri doguz zuon aurrean horrela izan daiten. Orain beste egoera eta aukera batzuei aurre egiteko ikastetxean bete izan dogun motxila hartu eizue eta aurrera egizue. Zuon bizitza gogotsu eta ilusioz jarraitu eizue eta mundua eraldatu. Ez eizue ahaztu: zuon etxe honek ateak beti izango dauz zabalik zuontzako.”

Argazki galeria konpartitzen dizuegu:

Kategoria: Ikaste-irakaste

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×