Eskerrik asko! Besterik ez

Ate Irekien azken saioaren ondoren, esker oneko hitz batzuk konpartitu nahi dizkizuegu, Ate Irekien prestakuntzan parte hartu zenuten Hezkuntza Elkarte kide guztiei: ikasleei, hezitzaileei (irakasle, begirale, entrenatzaile, administrazioko eta mantenimenduko langileak) eta bereziki, familiei.

Asteburu honetan Jesuitak Ikastetxeko espazioak eta proiektuak parez pare zabaldu genituen ate irekiak zirela eta. Ostiralean, gure ikasleak izan ziren protagonista nagusiak: trebetasun eta askatasun handiz erantzun zituzten guraso berriek planteatutako galderak. Larunbatean, aldiz, ikastetxeko iraganbideak, gelak, espazioak zeharkatu genituen konfiantza giroan. Bigarren saio honetan hezitzaileen ahotsak izan ziren nagusi, zeintzuk gure proiektua aurkeztu zuten maitasun eta ilusio handiz.

Gogoan izan matrikulazio eskabideak eta egiaztagiriak aurkezteko epea urtarrilaren 29tik otsailaren 9ra arte izango dela.

Eskerrik asko Jesuitak Proiektua ezagutzeko etorri zineten guztioi!

 

Kategoria: Ikaste-irakaste

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×