“Indiako proiektua”: “EzagutuBizi” haur hezkuntzan eta lehen hezkuntzan

17

Gure haur hezkuntzako hezitzaile batek, Lukenek, Alboanen eskutik Indian izandako esperientzia ahaztezin batetik jaio da proiektu hau. Alboanek martxan jarri eban “India BizIra” proiektua: “Hezkuntza eraldatzeko beharrezkoa da hezitzaileek nola irakatsi ´jakiteaz´ gain hezkuntza eraldatzailearen aldeko apustua ´sentitzea´ ere, eta apustu hori izatea haien hautu profesionala eta pertsonala izatea. Aldaketak burua eta eskuak behar ditu, baina baita bihotza ere. ´Sentitzearen´ bidean aurrera egiteko, pertsonen arteko topaketek gaitasun eraldatzaile handia dute”. Indian bizitzaz bustitzeko aukera paregabea izan du Lukenek eta amets egiteko beste zeruertz bat erakutsi dio.

Horretan oinarrituz, kurtso hasieratik India barrutik eta benetan ezagutzeko hainbat urrats eman ditugu eta ekintza desberdinen bidez fedea eta justizia sustatu ditugu gure misioa eta identitatea indartuz. Ikastetxean proiektu berritzailea den “Ezagutu Bizi” egitasmoaren barnean txertatu dugu hezitzaile eta familien giza erantzunkizuna areagotuz. Solidaritate astean bereziki, familiek inplikazio berezia erakutsi dute. Denoi esker, amets zoragarri hau lortzeko bidean gaude: ez bakarrik Indiako ikastetxe baterako 30 ohe erosteko beste diru batu dugulako, baizik eta kulturartekotasuna elkarrekin ekinean eraikitzen dela bizi izan dugulako. Eskerrik asko danoi!

AMETS EGITEKO ERABAKI!

Kategoria: Interesa dakizukeen beste berri batzuk

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×