Orientazio azoka

Batxilergoko Orientazio Azokaren VII. edizioari hasiera emon deutsagu! Beste urte batez azokaren helburu nagusia Batxilergoko ikasleei goi mailako hautaketan laguntzea da. Ekintza ugariz beteriko egun bi izan dira: atzo, abenduak 14an, goizean goiz Deusto, Mondragon, Digipen eta EHUko unibertsitateek antolaturiko saio praktikoak bizi izan ebezan Ikastetxeko ikasleek.

Ondoren, 2. batxilergoko ikasleek Ikastetxeko ikasle ohien mahai-ingurua izan zute. Janire, Aitor, Jon, Guillermo, Ariane, Anderrek ikasketen hautaketa eta adaptazioaren inguruan aritu ziran, Naroaren gidaritzan. Nork bere istorioa eta bizipenak elkarbanatu zituen ikasleen zalantzak eta ezinegonak argitzeko asmoz. Eskerrik asko, beraz, Janire, Aitor, Jon, Ander, Guillermo, Ariane eta Naroa, guretzako tarte bat ateratzeagatik eta bereziki, zuen esperientziarekin Arrupe Aretoa girotu eta alaitu izanagatik.

Aurreko berrian aurreratu geuntsuen legez, Cristina Luengok, Jesuitak Ikastetxeko orientatzaileak eta Naroa Urienek, ikasle ohiak, DBH 4. mailako ikasleekin eta San Antonioko ikasleekin “Nire etorkizuna amesten” saioa konpartitu eben.

Gaur, goizean goiz batxilergoko ikasleek Aitziber Irigoras, Durangoko Alkate andearen eta Miguel Zugazaren, Bilboko Arte Ederretako Museoaren zuzendariaren lan munduko esperientzien inguruko testingantzak entzun dituzte. “El arte de decidir qué hacer en la vida” saioa interes handikoa izan da ikasleentzat, hainbat galdera egin baitituzte.

Beste urte batez, San Jose Jesuitak Ikastetxean antolatu dugun Orientazio Azokan jendetza batu da: guraso, ikasle, irakasle, antolatzaile eta laguntzaile. Eskerrik asko jarduera ezberdinetan parte hartu duzuen guztioi zuen interesa erakutsi eta aukera hau aprobetxatzearren. Eskerrik asko, berriz ere, ekintza ezberdinetan protagonista izan zareten guztioi zuen ikaste eta lan esperientzia gurekin elkarbanatzearren. Datorren urtekoa VIII. Orientazioa Azoka izango da eta aurtengoa bezain arrakastatsua izateko asmotan lanari ekingo diogu!

Kategoria: Ikaste-irakaste

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×