Batxilergoko Orientazio Azokaren VII. edizioa

Batxilergoko Orientazio Azokaren VII. edizioa

Datorren asteko ostegun eta ostiralean, abenduaren 14-15ean, Batxilergoko ikasleei goi mailako hautaketan laguntzeko asmoz, Orientazio Azokaren VII. edizioa antolatu dugu San Jose Jesuitak Ikastetxean.

Ostegun goizean, abenduak 14, batxilergoko ikasleek unibertsitaeek antolatutako saio praktikoetan parte hartuko dute. Jarraian, 2. batxilergoko ikasleek Ikastetxeko ikasle ohien mahai-ingurua izango dute, goi mailako ikasketen hautaketa eta adaptazioan egon ohi diren zalantzak elkarbanatzeko eta argitzeko asmoz. Horrez gain, Cristina Luengok, Jesuitak Ikastetxeko orientatzaileak, DBH 4. mailako ikasleekin “Nire etorkizuna amesten” saioa konpartituko du.

Arratsaldez, ikasleek ez ezik, familiek ere azoka ikastetxeko liburutegian bisitatzeko aukera izango dute; baita Arrupe aretoan unibertsitateen aurkezpenak entzuteko ere.

Ostiralean, abenduak 15, goizeko 10.00etan batxilergoko ikasleek “El arte de decidir qué hacer en la vida” lan munduko esperientzia biren testingantza jasoko dute Durangoko Alkate anderearen, Aitziber Irigoras, eta Bilboko Arte Ederretako Museoaren zuzendariaren, Miguel Zugazaren eskutik.

Ostegun arratsaldeko hitzaldietara etortzera animatzen zaituegu ikasle eta gurasoei, baita liburutegian egongo diren informazio txokoak bisitatzera ere.

 

Kategoria: Ikaste-irakaste

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×