“Black Friday” egunak eskutatzen duena… eta emakumeen aurkako biolentzia

Laister, hainbeste entzun dugun BLACK FRIDAY helduko zaigu. Beharbada ez gara konturatu, baina emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako Nazioarte Eguna kontsumo neurrigabeko egunaren ostean doa.

“Nahiz eta BLACK FRIDAY egunaz bakarrik hitz egin, azaroak 25 emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako eguna da. Existitzen den eta guztiok borrokatu behar dugun arazo baten inguruan binztanleria kontzientziatzeko eta hezitzeko eguna da. Ez dezagun utzi emakume gehiagok ostiral beltz bat bizi behar izatea eta egin dezagun gure esku artean duguna egoera hau aldatu dadin”. Marta Balaguer Escolano. Bartzelona (iturria: El Pais, 2016ko azaroaren 25a)

ALBOANek hurrengo galdera hau proposatzen digu: zer da BLACK FRIDAY egunak eskutatzen duena?

Kontsumismoaren inguruan sortutako kanpaina honen eta emakumeen aurkako indarkeriaren arteko loturari buruz zerbait gehiago jakin nahi baduzu, ALBOANek (Jesusen Lagundiak Euskadin eta Nafarroan duen nazioarteko garapenerako lankidetzako GKEa ) bere web orrian daukan informazioa irakurtzera animatzen dizugu. Hurrengo esteka honetan sartu zaitezke:

“Hau da munduko emakume askoren errealitatea, nahiz eta askok isilarazi nahi duten:

  •  Lan esplotazioa:  munduko pobreziaren %60a emakumeak dira.
  •  Hezkuntza-bazterketa: munduko pertsona analfabetoen bi herenak emakumeak dira. Neska gazteek eskola goizago alde batera uzten dute, bai lehen zein bigarren hezkuntzan. Tasa honek gora egiten du adinak gora egiten duen heinean.
  •  Bazterketa eta gizarte estigmatizazioa:  emakumeek bizitza publiko eta politikora sarbide zaila dute. Haien ahotsa entzunda eta kontuan hartua izatea erronka izaten jarraitzen du gaur egun.
  •  Indarkeria sexuala: emakumeak indarkeria sistemikoaren objektu dira, bai gatazka armatuetan (gerrako arma gisa erabiliak), zein etxeko intimitatean.”

Kategoria: Gizarte eragina

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×