Mugetatik haratago

Gaur, abenduak 18, Etorkinen Nazioarteko eguna da. 2. DBHko ikasleek Mugetatik Haratago proiektuan bizi izandako esperientzia kontatzen dute artikulu honen bitartez. Hiru egunez etorkin errefuxiatuen azalean bizi izan ziren. Ikastetxeko Gabonetako kanpaina Saharako errefuxiatuen aldekoa dela azpimarratu nahi dugu. Animatu irakurtzera eta ikasle hauekin errefuxiatuei laguntzera!

Mugetatik Haratago proiektua honetan datza: Errefuxiatuei buruz ezagutzak izatean eta errefuxiatuei laguntzearen inportantziaz kontzientziatzean. Horretarako, Loiolako Santutegian egiten da, eta zabalik dago, jendeari gaia interesatzen bazaio, joateko.

Gu kurtso hasieran joan ginen, eta lehen egunean azaldu ziguten errefuxiatuek gerragatik, gatazka armatuagatik, sexuagatik edo hondamen naturalengatik ihes egin behar dutela beraien herrialdeetatik. Beraien herrialdean gelditzen badira, hiltzeko arriskuan daude, horregatik ihes egiten dute.

Ihesaldi hori biziarazteko, hango monitoreek (poliziaz mozorratuta) gure etxea ebakuatu behar genuela esan ziguten. Orduan, 3 minutu eman zizkiguten gauza garrantzitsuenak hartzeko eta diru pixkat eman ziguten. Gero, mugak pasatzeko (poliziak) sobornatu genituen. Errefuxiatuei (guri) bakarrik uzten ziguten pasatzen eta zigilua ematen (jatorrizko herrialdearen arabera eta dirua edo objektuak emanda. Azkenean, muga asko pasatuta, errefuxiatu kanpo batera heldu ginen. Han harriz betetako zelai batera heldu ginen. Han harriz betetako zelai horretan asko aspertu ginen (errefuxiatuak ere asko aspertzen direnez). Errefuxiatu zelaian afaldu genuen arroza (eskuekin) eta kanpin dendak montatu genituen. Han lo egingo genuela esan ziguten. Gauean esan ziguten arren, aterpera joan behar ginela lo egitera “koltxoiak probatzeko”.

Hurrengo egunean Gynkana bat egin genuen (herrialdeko baimena lortzeko helburuarekin). Proba batzuk egin genituen. Ondo egiten bazenuen zigilu bat lortzen zenuen. Beste batzuetan diruarekin lortzen zenuen. Ez bazenuen dirurik zure objektu pertsonalak (erlojua, eskumuturrekoa, jertsea) eman behar zenituen. Zure jatorrizko herrialdeak oztopoak jartzen zituen batzuetan.

Azken egunean, txartel gorriari buruz hitz egin ziguten. Txartel gorria da herrialdean bizitzeko baimena. Guk hori imaginatzeko, monitoreek batzuei bakarrik txartel gorria eman eta utzi ziguten pasatzen. Batzuk eskapatu ziren eta herrialdera txartel gorri barik sartzen saiatu ziren. Ez zeukaten baimenik barruan egoteko, eta orduan poliziaren batek harrapatuz gero, berriro mugatik beste aldera itzultzen zuen.

Proiektu hau bizi eta gero, beste modu batean pentsatzen dugu errefuxiatuei buruz. Enpatia gehiago daukagu. Konturatu gara zer gertatzen ari da munduan eta gure gehienen deiak izan dira errefuxiatuei laguntzeko. Konturatu garelako oso txarto pasatzen dutela.

Eta zuk badakizu zer gertatzen ari den munduan?

Egileak (D.B.H. 2): Pablo Antxia, Aimar Fernandez, Ane Camacho eta Jone Leturiondo

Kategoria: Gizarte eragina

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×