Naturarekin solasean Baratze baserri-eskolan

Lehen Hezkuntzako 3.mailako ikasle eta irakasleak hiru eguneko egonaldia egin dute Baratze baserri-eskolan. Egoitza Urdaibaiko biosferaren erdian dago kokatuta eta naturarekin erlazionatutako aktibitateak sustatzen dituzte.

Naturatik ikasten

Aurkikuntza dinamikak, gizakiaren eta inguruaren arteko erlazioetan sakontzea helburu dauka, ingurugiroko errealitatera eta honen arazoetara hurbiltze handiago baten alde lan eginez. Horrela, oinarrizko gaitasun orokorrak lortzeari laguntzen dio: Arduraz bizitzen ikastea, ikasten eta pentsatzen ikastea, komunikatzen ikastea, elkarrekin bizitzen ikastea, pertsona gisa garatzen ikastea, egiten eta ekiten ikastea.

Bertan ikusi eta bizi izandakoa izugarria izan da. Eguraldia ere lagun izan dugu eta ekintza desberdinak egin ditugu: zaldian ibili, urazak landatu, txerriak garbitu, lagunekin egon, gaueko hizketaldiak…

Elkarrekin bizi izandako esperientzia bikaina eta ikaragarria izan da!

Kategoria: Ezagutu Bizi

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×