Sare Sozialak eta Arau-hauste informatikoen inguruko prestakuntza saioak

Ziber-delituek gorantz egin dute azkenengo urteetan eta badakigu nerabeak eta gazteak direla arrisku gehien jasaten dutenak.

Teknologia berriak zabaltzen ari dira modu argi batean. Gainera, ziber-jazartzeko eta adingabeei iruzur egiteko tresna bezala erabiltzen dira gehien. Kezka horren aurrean, Ertzaintzaren delitu informatikoen atalak hitzaldiak ematen ditu Euskadiko ikastetxeetan.

Adingabeak Interneten izan dezaketen arrriskuez, mugikorraren bidez sortzen diren iruzurrez eta bertan topa ditzaketen arriskuez ohartaraztea du helburu hitzaldi eta prestakuntza saio honeek. Horrezgain, Interneten zer-nolako delituen biktimak izan daitezken, nola saihestu eta egoera hauen aurrean zer egin behar duten azaltzen diete.

Datorren astean, beraz, Ertzaintzaren eskutik “Sare Sozialak eta Arau-hauste Infgormatikoen” inguruko prestakuntza saioak izango ditugu:

  • Astelehenean urtarrilaren 15ean goizeko 10:30ean, DBH 1 mailako ikasle guztiekin ARRUPE ARETOA.

  • Asteazkenean urtarrilaren 17an arratsaldeko 18:15ean, DBHko guraso guztiei zabaldutako prestakuntza saioa ARRUPE ARETOA.

Informazio gehiago jaso nahi baduzue:

“Zer da delitu informatikoa?”: esteka honetna sartu ezkero, Eusko Jaurlaritzaren web orriko informazio zehatza irakurtzeko aukera daukazue.

“Adingabeei interneteko arriskuez gaztigatzeko Ertzaintzak eskoletan egiten dituen hitzaldiak ugaritu egin ditu”: esteka honetan, segurtasun sailak argitaratutako informazioa azaltzen duen berria daukazue.

Guraso moduan, zer egin jazarpen egoeren aurrean?

Kategoria: Gizarte eragina

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×