2020-2021 ikasturteko ikasketa-bekak eta laguntzak

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 2020-2021 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beka eta -laguntzetarako deialdia egin du. Azaroaren 9ra arte egin ahalko dute beka eskaera Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetako ikasleek:
- Haur Hezkuntza (Haurreskolak Partzuergo-ko haurrak izan ezik)
- Lehen Hezkuntza
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
- Batxilergoa
- Oinarrizko, erdi-mailako eta goi-mailako Lanbide Heziketa
- Musika eta Dantzako ikasketa oinarrizkoak eta profesionalak
- Arte Plastikoak eta Diseinua: Heziketa Zikloak
- Kirol-irakaskuntzak.
2019-2020ko beka eskatzaileak:
2019-2020ikasturtean beka eskatu ba zenuen, datuak aurretik grabatuta dituen eskabide-orria lortuko duzu, eta nahiz eta sinadura elektronikoa ez izan, eskabidea balioztatu eta internetez aurkeztu ahal izango duzu, eskabide-orrian agertzen den egiaztatze-kodea erabiliz. Dokumentazio gehigarria behar izanez gero, eskaneatuta erantsi ahal duzu eskabide-orrian, edo ikastetxean aurkeztu.
Eskatzaile berriak:
2019-2020 ikasturtean bekarik eskatu ez baduzu,,eta sinadura elektronikoa izanez gero, eskabidea internetez aurkeztu ahal duzu. Dokumentazioa erantsi ahal duzu eskaneatuta, eskabide-orrian. Sinadura elektronikorik ez baduzu, eskabide-orria modu telematikoz bete, inprimatu eta izenpetu egin behar duzu. Gero, behar diren dokumentuekin, ikastetxean aurkeztu eskabide-orri hori.
Eskabide-orria online zein ikastetxean dago eskuragarri.
Informazio baliagarria: Ohiko galderen erantzunak.

Kategoria:
