Abenduaren 10a: Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna

Gure EGI proiektuan ikastetxe moduan gizartean dugun eragin sozialari garrantzia handia ematen diogu. Horregatik, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean gaia ikasleekin batera sakon landuko dugu.

Aurten, Giza Eskubideen aldarrikapenaren 52. urteurrena da eta ikastetxean gaia lantzeaz gain, familiekin ere partekatu gura ditugu balio horiek. Migratzaileen eskubideen aldeko manifestua izango dugu ardatz eta horrekin batera, lagungarri izango zaigu ALBOANeko Gazte Sareak egindako honako bideoa ere.



Manifestua eta posizionamendua

Manifestu honen bidez, pertsona guztien eskubideak errespeta daitezela eskatu nahi dugu. Bereziki orain, COVID 19ren krisia, ohi bezala, ahulago dauden pertsonengan erortzen baita.

Horregatik, migratzaileei eta errefuxiatuei hospitalitate eta harrera ona egiteko egiteko deia egiten diegu. Izan ere, beren bizitzako erabaki zailenetako bat hartuta, dena uztea erabakitzen dute, gure herrialdean aukera bat bilatzeko. Gizartearen erantzuna besoak irekitzea eta pertsona horiei harrera egitea da.

Migratzaileekiko eta errefuxiatuekiko dugun konpromisoa berretsi nahi dugu. Konpromiso horren ondorioz, gure eguneroko bizitzan jarrera eta balio batzuk txertatzen ditugu, bizikidetza ahalbidetzeko eta hospitalitatea errealitate bihurtzeko. Era berean, beste pertsona batzuekin batera, herritar kritikoak izan behar gara, agintari beharrezko lege-aldaketak eskatzeko, hospitalitate hori ez dadin banakako jarrera izan, baizik eta politika publiko bihur dadin, gaur egun babesik gabe dauden pertsonak kolokan utzi gabe.

Zehazki, hospitalitate-kanpainarekin bat egiten dugu, eta “harrera-lur” gisa kokatzen gara, EAEko, Espainiako eta Europako agintariei zuzentzen dizkiegun 10 eskariak gure eginez:

  1. Mugak zeharkatzen dituzten pertsonen BIZITZAK SALBATZEA eta haien eskubideak defendatzen dituzten pertsonak eta erakunde humanitarioak DEFENDATZEA.
  2. Europar Batasunean asiloa eskatzeko eskubidea BERMATZEA, eta errefuxiatuen kanpamenduetan pilatutako biztanleak COVID19 gaixotasunaren mehatxutik babestea.
  3. Sartzeko eta egoteko BIDE SEGURUAK eta legezkoak ezartzea, eta birkokatze-prozesuak, bisa humanitarioak eta familia berrelkartzea BULTZATZEA.
  4. Migrazio-praktika errepresiboak AMAITZEA, hala nola migratzaileen atxiloketa, barneratze eta itzulketa sumarioak, bai lurraldean, bai lehorreko eta itsasoko mugetan.
  5. Iristen diren pertsonei harrera humanitarioa egiteko sistemak ZABALTZEA, bai eta nazioarteko babesa eskatzen dutenei harrera egiteko sistemak ere, plaza nahikoak eta gutxieneko duintasun-baldintzak bermatuz.
  6. Asilo-araudia Europako eta nazioarteko esparrura EGOKITZEA, eta asilo-erregelamendu bat izatea prozedura berariaz garatzeko, eskatzaileen segurtasun juridikoa bermatuz.
  7. Integrazioa SUSTATZEA, kulturen aberastasunak aintzatesten eta balioesten dituen bi norabideko prozesu gisa.
  8. Laguntza humanitarioa INDARTZEA: errenta Nazional Gordinaren % 0,7 Garapenerako Laguntza Ofizialera bideratuko da, eta AODaren % 10 Laguntza Humanitariora.
  9. Bizileku- eta/edo lan-baimenak berritzeko eta lortzeko betekizunak eta prozedurak MALGUTZEA, gerora sortutako irregulartasunari aurre egiteko eta gizarteratzea eta aukera-berdintasuna sustatzeko.
  10. HOSPITALITATE-kultura sustatzea, tokiko komunitateekin lan eginez, hurbiltasun-jarrerak, kultura-aniztasunean bizikidetza bultzatzeko eta herritar globalen parte izatearen zentzua lantzeko.





Informazio gehiago:

 

Kategoria: Gizarte eragina

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×