Agertoki berrietarako simulazioak egiten dihardugu

Batxilergoko ikasleek konfinamendu egoera batean nola jardun beharko luketen ikasi dute. Izan ere, garbi daukagu, agertoki berrietarako prest egon behar dugula.


Protokoloak idazten eta berridazten ibili gara joan den ikasturte amaieratik hona. Bertan agertoki ezberdinak planteatu ditugu eta kasu bakoitzean egin beharrekoa zehaztu dugu. Baina jakin badakigu, teoriatik praktikara salto egiten denean, zalantzak, zailtasunak edota ezohiko kasu bereziak agertzen direla.


Martxoan, egoerak hala behartuta, presaka egin behar izan genuen online hezkuntzarako jauzia. Baina orduko esperientziatik asko ikasi dugu, eta orain agertoki posibleetarako prest egon gura dugu. Horregatik, batxilergoko irakasle eta ikasleek, prestutasun handiz proba erreal bat egin dute, simulazio bat. 


Simulazioak Batxilergoan

“Irakasleok zein ikasleek heltzea nahi ez dugun momentua da, baina ikastetxea konfinatu beharko balute, gu prest gaude!”, dio Aitziber Agirre Batxilergoko koordinatzaileak. Prest egotea ez da online bilera bat egitea, horren atzean lanketa handia dago: Ordutegiak, metodologiak, komunikazioa moduak, aplikazioak, zaurgarritasun egoerak, sare lana, ikaslearen zaintzarako denborak… Gauza asko izan behar dira kontuan, eta hori da hain justu batxilergoan landu eta simulakro bidez martxan jarri dutena. Izan ere, oraingo erronka ez da soilik teknologikoa, pedagogikoa ere bada, eta biak uztartu behar dira erantzun ona emateko ikasleei.

Balizko egoera honetan, “gure talde lana, gure esfortzua, gure bokazioa” azpimarratu nahi izan ditu Batxilergoko koordinatzaileak. Eta irudietan ikusten den moduan, ikasleek kolaborazioa ere eskertzekoa izan da. 



Klase semipresentzialak

Bestalde, ikasturte berri honetan izan dugun beste erronketako bat semipresentzialtasuna izan da. Hau da, ikasle edo irakasleren batek konfinatuta egon behar badu, aurrez aurreko eta online klaseak uztartu behar dira. 

EDUCSIk argitaratu berri duen albistean azpimarratzen den moduan, errealitate berri honetan, eskolara aurrez aurre joan ezin duten ikasleei arreta behar den bezala ematea ezinbestekoa da. Klase presentzialetan ikasleen parte hartzeari garrantzi handia ematen zaio, eta egoera semipresentzialetan interakzio hori asko zailtzen da. 

Etxetik ikasi behar duenari zuzeneko edo grabatutako klaseak jarraitzeko aukera eskaini ahal zaio, edota beharrezko material guztia online izan dezake. Aukera guztiek dituzte alde onak eta txarrak, horregatik kasuaren arabera edukia egokitu beharko du irakasleak. Horretarako ere, lagungarria da simulakroa egitea, errealitate ezberdin horiek identifikatzeko. Era batean edo bestean, irakasleak ikasle guztien bidelagun izaten jarraitzen duela bermatu beharko da; kasu bakoitzerako formula aproposena identifikatuz. 


Digitalizazioren erronka hezkuntzan


Mundu mailan erronka gakoetako bat da digitalizazioa. Ez da etorkizuneko erronka bat, dagoeneko gainean daukagu desafioa, eta COVID-19ak dena azeleratu baino ez du egin.

 

Lan munduko arlo guztietan digitalizaziorako trantsizio hori ematen ari da pixkanaka; industrian, merkataritzan… eta horrekin batera langileen birkualifikazioak abiatu dira. Baita hezkuntzan ere. Martxoan, egun batetik besterako aldaketa hori ez zen posible izango aurretik IKTetan emandako aurrerapausoengatik izan ez balitz. San Jose Jesuitak ikastetxean arlo estrategikoa da aspaldidanik teknologia, eta horrek irakasle zein ikasleei eragiten die. 


Ildo horretan, azpimarratzekoa da 2020an gure ikastetxeak IKT heldutasun maila aurreratua (maila altuena) eskuratu duela, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren eskutik. 



Erlazionatutako albisteak:

Kategoria: Ikaste-irakaste

Etiketak: , , , ,

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×