APNABIrekin elkarlanean, gizarte-inklusioan aurrera egiteko

Gizarteratzean aurrera egiten jarraitzeko, Aldamiz hezkuntza bereziko ikastetxearekin akordioa zabaldu dugu. Bi ikastetxeen arteko akordioari esker, APNABIko hiru ikaslek gure ikastetxean ikasteko aukera daukate otsailaz geroztik. APNABItik gutun bat bidali dute akordio horren garrantzia azpimarratuz.

 

APNABI elkartearen gutuna

Bizkaian autismoan erreferentziako elkartea den APNABIn beti garatu ditugu gizarte-inklusio prozesuan aurrera egiteko aukera ematen diguten proiektuak. Autismoa duten pertsonak bistaratzen dituzten proiektuak, balioan jarriz pertsona haiek egiteko gai diren guztia. Hezkuntza bereziko Aldamiz ikastetxeak eskaintzen duen hezkuntza eredua, garapen pertsonala sustatzen duten programen garapenean oinarritzen da, bizitza inklusiboa eta kalitatezkoa izateko baliagarriak diren jakintzak sustatuz. Hezkuntza-eredu inklusiboan aurrera egiteko, funtsezkoa iruditu zaigu beste hezkuntza-erakunde batzuekin aliantzak bilatzea, proiektu berri bat abian jartzeko, ikastetxe arrunt batean gela egonkor bat sortzea. Bertan, hezkuntza-esperientziak partekatuz, autismoa duten ikasleak balioan jartzea ahalbidetuko da. Aliantzen bilaketa horretan, Durangoko Jesuitak ikastetxearen laguntza izan dugu; haiekin balioak partekatzen ditugu, eta gainera, gizarte-inklusioan esperientzia dute. Hezkuntza-programa berri bat eraikitzeko aukera emango digun proiektu bat, harrera-eskolarekin bizikidetzan eman daitezkeen proiektuetan oinarritutako hezkuntza-programa bat garatzeko. Ikasgelan, eskola-komunitatean eta gizarte-ingurunean ikasteko aukera emango duten proiektuak. Ikasleen autonomia sustatuko duten proiektuak; gizarte-harremanak; ikasle taldearentzako aproposak diren ikaskuntza funtzional eta esanguratsuak garatzea; eskola-komunitatean autismoa duten pertsonen ezagutza eta sentsibilizazioa bultzatzea. Ilusioa pizten duen proiektu bat, ikastetxean bizikidetza positiboa garatzeko jomuga duena, hezkuntza-komunitate osoari mesede egiten diona. Aldamiz ikastetxeko 2 profesional eta Durangoko eskualdeko 4 ikaslerekin hasi dugu proiektua. Ikasteko, partekatzeko eta jarduerez gozatzeko aukera izango dugu, aisialdi-uneak, eta gizartean parte hartzea sustatzea, autismoa duten ikasleak hobeto aintzatesteko eta baloratzeko.  

Kategoria: Gizarte eragina

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×