Asteko kronika Liverpooletik

DBH 3. mailako 43 ikasle daude Liverpoolen urriaren 17tik 24ra bitartean. Bertan, ingelesa hobetzeaz gain, etxetik kanpo egoera berriei aurre egiten ikasteko aukera paregabea da, eta baita ere, taldekideekin eta irakasleekin harremanak sendotzeko.

Asteko kronika:

Astelehenean, goizetik jaiki, eta talde bat Childwall eskolara eta bestea Gate Acre eskolara abiatu zen. Bertan, ikasle bakoitzak bere bikotea ezagutzeko aukera izan zuen. Batzuk, Beatles proiektuari ekin zioten Tracey irakaslearen eta, beste batzuk, bikotearekin eta zegokien klasera, zuzenean joan ziren.
Goiza eskola igaro ondoren, Childwall taldeak Liverpooleko katedral biak bisitatu zituen katolikoa zein anglikanoa. Ondoren, Chinatown edo auzune txinatarretik paseotxo bat eman zuten. Gate Acre taldeak Liverpool FCen egoitza ikusteko aukera izan zuen, Anfield Road stadium hain zuzen ere. Ikusgarria benetan egungo Champions irabazlearen egoitza. Gero 16:00ak aldera talde biak elkartu eta ikasle bikote bakoitza bere etxera joan zen, batzuk autobusez eta bakar batzuk trenez.

Asteartean plana antzerakoa izan zuten. Ikastetxera joan 8:30erako, bikotea jaso, klasea eta proiektua. Berezitasun batekin, Childwall eskolan, cooking saio bat izan zuten non ikasle zein irakasle bakoitzak pastela egiteko aukera izan zuen. Oso entzuna polita izan zuen ekimenak. Arratsaldean, talde bakoitzak egindako plana txandakatu zuten. Eguraldi ederra izan zuten, hotza baina ateri, eta 16:30erako etxera joan ziren, familiekin ordu batzuk partekatzeko.

Asteazkenean goizez antzeko plana: eskolara, proiektua eta arratsaldeko ekintza batera egin genuen: bolatokira joan eta taldeak boloetara jokatu. Giro ederra izan genuen eta benetan ondo pasa zuten arratsaldea. Ostean denok trena hartu Lime Street Station-era joan eta City Center-etik bakoitza bere etxera.

Ostegun goizean ohiko orduan elkartu ginen eskolako atarian. Azken eguna genuen eta bakoitzaren bikoteari agur esateko unea. Azken klasea izan ondoren, ohiko familia argazkia atera genuen. Agur esan eta hiri barnera abiatu ginen. Bertan Beatles Museum eta The Cavern pub mitikoa ikusteko parada izan genuen, zuzeneko musika barne. Ondoren free-time azken erosketak egin ahal izateko eta 16:30eak aldera etxera bueltan.

Gaur, ostirala, tarte gehiago izan dugu lo egiteko eta astiroago eta patxadaz gosaltzeko. Familiak agurtu, Manchesterrerako autobusean sartu eta 14:00etan hegazkina hartuko dugu. Dena ondo badoa arratsaldeko 17:00etarako Loiuko aireportuan lurreratu eta 18:00ak aldera Durangon bueltan.

Eguraldiak asko lagundu dugu egun hauetan. Hotz apur bat baina euririk ez eta batzuetan eguzkia ere lagun izan dugu. Baten bat galdu egin da autobusean baina Google mapsekin dena kontrolpean. Eskola bietan arte adierazpenari ematen zaion garrantzia (musika, marrazketa, eskultura…) adierazgarria da benetan.

Esperientzia aberasgarria izan da dudarik gabe. Thanks everybody!! See you next time.


     


Erlazionatutako albisteak

Astebete Liverpoolen

Kategoria: Ikaste-irakaste

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×