Azken txanpa: 11 egun euskaraz

11 egun euskaraz, 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean.

Hamaikakoa
“Hamaika lagunek osatzen dute Euskaraldiaren lehen hamaikakoa, modu pertsonalean eta borondatez Euskaraldian, 11 egun euskaraz ekimenean, parte hartzea erabaki duten hamaika lagunek. Euskal Herriko lehen hamaikakoa osatzen duten kideek euskararen aktibazioa bultzatzeko urratsa eman dute. Ekimenaren enbaxadore izango dira, eta herritarren parte hartzea aktibatzeko lehen deia egin dute. Ekimenaren berri emango diete ingurukoei, gainera.” (https://euskaraldia.eus/hamaikakoa) Azaroaren 12tik 16ra bitartean ikastetxeko sarreretan mahai batzuk jarriko ditugu (Ordutegia zehaztuko dizuegu) eskolara hurbiltzen zaretenei Euskaraldiaren berri eman eta bertan izena ematera gonbidatuz. Euskaraldiak abenduaren 3an izango du bukaera! Ia aurtengo “”Euskeraren eguna” gutariko askorentzat sasoi berri baten hasiera den. Laisten arte!
Kategoria: Gizarte eragina
