Batxilergoa: gure proiektua, bisita birtuala eta matrikulazioa

- Ikastetxean eskaerak: 2020ko maiatzaren 11tik 22ra arte.
- Online: 2020ko maiatzaren 4tik aurrera (beharrezko dokumentazioa gehitu beharko da, eskaneatuta).
Dokumentazioa:
- 2020-2021 ikasturtean batxilergoko 1. mailan izena emateko formularioa.
- Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren eskabide orria.
Matrikulazioari buruzko edozein zalantza baduzu jarri zaitez gurekin harremanetan: 94 681 00 50 / sanjose@durangojesuitak.org
Batxilergoan matrikulatu behar zara eta gure proiektua ezagutu nahi duzu?
Batxilergoko etaparen oinarrizko helburua gazte guztiei beren garapena eta ongizatea sendotzea ahalbidetuko dien prestakuntza eskaintza da, bakoitzaren garapen pertsonala lortzen lagunduta.Horri esker, helduen gizartean modu autonomo eta sortzailean txertatu ahal izango dira.

Gure ate ireki birtualei buruzko informazio gehiago hemen.

GURE BATXILERGOAREN EZAUGARRIAK
A) Eskaintza akademiko malgua eta kalitatezkoa
- Hautazko ikasgaien eta modalitatekoen eskaintza zabala.
- Hirueletasuna
- Errefortzuko eta sakontzeko programak ikasle bakoitzaren orientazioaren eta beharren arabera.
- Emaitza akademiko onak: eskola-porrot indize txikia eta emaitza egiaztatuak hautaprobetan.
- Ikasgela guztiak multimedia mailako prestaketarekin.
- WiFi eremua.
- Multimedia aretoa.
- Liburutegia eta informatika-gelak.
- Laborategia.
- Moodle eta Gmail plataforma ikasleekin eta familiekin komunikaziorako.
- Konpetentzien araberako lana eta ebaluazioa.
- Jarraipen pertsonalizatua.
- Ohiko harremana familiekin.
- Orientazio-azoka.
- ARE eta erlijioa
- Errealitatearen ezagutza eta eraldaketa (boluntariotza)
- Eskola-giro bikaina ikasleen eta irakasleen artean: irteerak, elkarbizitzak, jarduera osagarriak (Olentzero, eskolako jaiak, kanpainak, ikasleen foroa…).
Bisita birtuala 360º
Ikastetxeko instalazioak ezagutzeko bisita birtual bat egiteko aukera eskaintzen dizugu. Egin klik irudietan eta nabigatu ikastetxeko gune ezberdinetatik bertan egongo bazina moduan. Ongi etorri gure ikastetxera!Batxilergoko espazioak
Espazio irekiak
Arrupe aretoa
Kategoria:
