Batxilergoko ikasleak elkartrukean izan dira Frantziako Pont Saint Maxence herrian

Martxoaren 22an joan zen Batxilergoko ikasle talde bat Parisetik iparralderantz ordu betera dagoen Pont Saint Maxence herrira (Frantzia). Bertan egongo dira astebetez, San Joseph du Moncel eskolarekin egindako elkartruke programari esker, eta gaur hartu dute etxerako bidea. Elkartrukeak hiru oinarri nagusi ditu: hizkuntza, kultura eta elkarbizitza, hau da, ikasketa oso bat. Urtero egiten dugu elkartrukea Frantziako ikastetxe batekin; ahal dela, neurriz gure ikastetxearen antzerakoa den zentro batekin. Aurtengoa oso esperientzia aberasgarria izan da, gainera herri txiki batera joateko aukera izan dugu eta hori oso pozgarria da guretzat, bertako egunerokotasunean murgiltzeko aukera eskaini baitie ikasleei. Batxilergoko lehenengo mailako hamahiru ikaslek hartu dute parte aurtengo elkartrukean; beraiekin batera bi irakasle joan dira Pont Saint Maxence herrira, Izaskun Oregi eta Matxi Odiaga. Taldeak hainbat ekintza buru ditu astebeteko egonaldian; familien etxeetan egon dira, eta beraien eskolara joateaz gain, irteera edo txango kulturalak ere izan dituzte (Parisera, Chantilly Gaztelua etab…). Esperientzia guztiz aberasgarria, eta datorren urtean errepikatzeko gogotsu gaude.

Frantsesak gurean

Hemengo ikasleak Frantziara joan baina egun batzuk lehenago, martxoaren 8tik 15era bitartean, San Joseph du Moncel eskolako 14 ikasle eta bi irakasle izan ziren gurean, Batxilergoko ikasleekin burutu dugun elkartruke programaren baitan. Durango, Bilbo eta Donostia ezagutzeko aukera izan zuten: Itsas Museoa, Guggenheim Museoa, Erribera merkatua, Arriaga antzokia, Durangoko antzokia, Donostiako Igeldo Mendia, Haizearen orrazia…. Azpimarratzekoa da gure ikastetxeak hainbat herrialdetako elkartrukeak antolatzen dituela, ikasturte ezberdinetan. Adibidez, DBHko 3. mailako 30 ikasle egon ziren Liverpoolen pasa den urtarrilean. Elkartrukeei esker, ikasleek  nazionalitate ezberdinetako gazteak ezagutzeko aukera dute eta esperientzia berriak bizi ditzakete. Elkartruke esprientzia guztiak izaten dira aberasgarriak, izan ere, beren erosotasun-esparrutik ateratzeak beste errealitate batzuk ezagutarazten laguntzen dielako eta baita besteekiko jarrera irekiago bat izatera.

Kategoria: Ikaste-irakaste

Etiketak: ,

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×