Elikagaiak biltzeko kanpaina erraldoia abian da

Aurreko urteetan bezala, Bizkaiko Elikagaien Bankuak elikagaiak biltzeko kanpaina erraldoia antolatu du, inguruko hainbat familien beharrei erantzuteko asmoz. Urte berezia bizitzea tokatzen ari zaigu eta gure laguntza behar duten pertsonak etengabe gehitzen ari dira.  Dakizuenez, gure ikastetxeak urteak daramatza elkartasun ekimen honetan parte hartzen eta aurten ere azaroaren 16tik 22ra hezkuntza elkarte bezala beraiekin bat egingo dugu.  


Aurten, arrazoi higieniko-sanitarioak direla eta, elikagai-bilketa donazio ekonomiko bidez egingo da. Guztion artean “gure arroz aletxoa” gehitzen saiatuko gara, behar duten pertsonen errealitateak hobetzeko.


Bizi dugun egoera gorabeheratsu honetan, Durangoko Kristau Eskola guztiek indarrak batu nahi izan ditugu, denok batera ekimen bat martxan jartzeko. DBH eta BATX-eko ikasleak hainbat hashtag idazten aritu dira kanpaina honekin bat egiteko asmoz. Guztien artean bat izan da aukeratua eta hori erabiliko dugu donazioa egiterako orduan. #ZureArrozAlea #TuGranitoDeArroz.  


Donazio ekonomikoa egiteko hurrengo link-ean hainbat era aurkituko dituzu: 

https://www.bancali-biz.org/donacion-economica/

Mila esker zuen eskuzabaltasunagatik!

Kategoria: Gizarte eragina

Etiketak: , , ,

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×