Bynapp: familiekin komunikazio tresna berri bat martxan Haur Hezkuntzako 1. zikloan
Gure familiekin komunikazio bideak hobetzeko helburuarekin tresna berri bat jarri dugu martxan gure ikastetxeko Haur Hezskuntzako 1. zikloan. Ikastetxeak eta gurasoek XXI.mendeari dagozkion komunikazio tresnak behar genituela ikusi dugu eta honi konponbidea emateko, BYNAPP, ikastetxea eta familia berehala konektatzeko aplikazio moduan ezarri dugu. Ikastetxetik bidalitako jakinarazpenak berehala jaso daitezke Smartphonean edo tableta batean. Ikasleari buruzko informazio zuzena (nola jandu, nola egin du lo, egunean zehar egindako ekintzak, …) jasotzen da eta baita Ikastetxeari buruzko informazio orokorra ere (Jantokiko menuak, irteerak, ekitaldiak, ekintzak, jaiegunak, ….).