COVID-19a: gure ardura

The Lancet aldizkari mediku ospetsuak esan du COVID-19a ez dela pandemia bat, sindemia bat dela baizik. Baina zer esan nahi du horrek?


Elhuyar Fundazioko Ana Galarraga zientzia-komunikatzaileak azaltzen duen moduan, The Lancet aldizkariak ez du COVID-19a ukatzen; esaten duena da izurria pandemiatzat hartu beharrean, sindemiatzat hartzea komeni dela: “Pandemia mundu osoa edo planetaren gehiengoa hartzen duen izurria da. Sindemia berriz, izurrien sinergia bat izango litzateke. Gizarte eta ingurumen baldintzak batera hartzen dituena, gainera denboran eta lekuan bat egiten dutenak, eta elkarrekin eragiten dute ondorioak areagotuz”.


The Lancet-ek aldarrikatzen duena da COVID-19a pandemiatzat hartzeak ekarri duela erruduntzat birusa bera bakarrik hartzea, eta honenbestez, erantzunak soilik eremu biomedikoan bilatzen saiatzea. Aldiz, sindemiatzat jotzen baldin bada, ikuspegia zabalagoa izan daitekeela uste dute, eta honenbestez, beste eragile batzuk ere aintzat hartzea. Horien artean egongo lirateke, artikuluaren arabera, “hezkuntza, elikadura, lana, etxebizitza eta ingurumen faktoreaketa modu horretan irtenbidea “egokiagoa” izango dela uste dute. 



Birusaren hedapena mugatzeko elkarte aktiboa



Pandemia edo sindemia izan behar duen eztabaidatik haratago, COVID-19ari aurre egiteko eragile eta norbanako guztien jarreraren garrantzia eta ardura azpimarratu nahi ditugu Jesuitak Durango ikastetxetik. Kezkaz bizi dugu Durangoko positiboen gorakada, eta izurri honi erantzunkidetasunetik erantzungo diogula uste dugu.

Durangoko hezkuntza eragile moduan, birusaren hedapena mugatzeko esfortzuan elkarte aktiboa izan gura dugu. Geuk arauak zorrotz betetzeaz gain, besteei ere horretarako gonbita eginez. 

Durangoko COVID-19 intzidentzia-tasa dela eta, Osasun Sailak herritarrei baheketa egin behar zaiela adierazi du. Gaur gure ikastetxeko ikasleek proba horietan parte hartu dute, jakin gabe gaixotasuna transmititzen ari daitezkeen kasuak detektatu ahal izateko. 


Gainera, ikastetxean lanean jarraitzen dugu ikasturte hasieran egiten ari garen Kontingentzia Plana burutu eta berrikusteko. Horregatik, eta bertan familiei buruz jasotzen dugun bezala: “Hezkuntza-jardueraren garapenarekin zerikusia duten alderdi eta neurri guztien ezarpen egokiari buruzko informazioa emango zaie aldizka”, honako hau helarazi nahi dizuegu:

  1. Eusko Jaurlaritzak planteatzen dituen 2. eta 3. agertokiak diseinatzen ari gara, gure ikasleei arreta akademikoa emateaz gain, tutoretza-jarduerak eta aniztasunarekiko arretak ere aurrera jarrai dezaten.
  2. Unea iristen denean, informazioa ohiko bideetatik emango dugu: tutoreen bitartez, Alexia tresnaren bitartez eta web orrialde honetan (baita gizarte sareetan ere).

Jakin badakigu arauak jartzearekin ez dela nahikoa, horiek jarraitzeko borondaterik ez badago. Ildo horretan eskertuta gaude, Jesuitak Durango ikastetxeko kide guztiek erantzukizun handiz jardun duzuelako ikasturte berri honi hasiera eman genionetik. 


Orain, inoiz baino gehiago, jarrai dezagun elkar zaintzen.



Erlazionatutako artikuluak:

Kategoria: Erantzukidetasuna

Etiketak: , , , , ,

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×