Durangoko bonbardaketaren oroimena

Bihar, martxoak 31, 83 urte beteko dira Durango bonbardatu zutela. Gerediaga Elkarteak egiten dizkigun gonbidapenekin eta hitzekin bat egiten dugu: Durangoko historia ezagutu behar dugu, iragana ez ahazteko, benetan gertatu zena ezagutzeko eta belaunaldi berriei gertatutakoaren berri emateko.
Gerediaga Elkarteak sarean hiru ikus-entzunezko partekatu ditu:
- Kaleko erakusketarako erabili behar zituzten argazki zahar batzuekin egindako bideo laburra. IKUSI
- Martxoak 31 kantuaren aurtengo interpretazioa. Mikel Nuñez Lauzirika eta Irati Bilbao Gandarias musikariek egindako bideoa. IKUSI
- 2016an Gerediaga Elkarteak ekoiztu zuen bonbardaketako aztarnei buruzko ikus-entzunezkoa. IKUSI
Hiru ikus-entzunezkoak Gerediaga Elkartearen youtube kanalean egongo dira ikusgai.
Aurreko guztiaz gain, herri ekimen batzuk proposatzen dituzte, herritarrengandik sortutakoak, leiho eta balkoietarako (esteka honetan):
– Ikurriña edo zapi bat krespoi beltzarekin jartzeko deia eginez.
– Gaueko 21:00etan sirena hotsak.
Kategoria: Gizarte eragina
