Durangoko Jesusen Lagundiaren elkartearen itxiera hurrengo ekainean

San Jose Jesuitak ikastetxeko lankide eta Guraso Elkarteko kide estimatuok: 2019-2020 ikasturtearen hasierako hilabete hauek oso bereziak izaten ari dira Lagundiak Durangon duen elkartearentzat. Arrazoia honako hau da: Jesusen Lagundiak Durangon duen elkartea ixtea erabaki du. Elkartea ixteak ez du suposatuko, hala ere, gu Durangotik joatea ezta ditugun lan eremuak bertan behera uztea ere. Elkartearen itxiera Jesusen Lagundiak 2014an abian jarria duen presentzia berregituratze prozesuaren barne ulertu beharra daukagu, hain zuzen ere zituen bost probintziak batean bateratuz hasi zena, Espainiako probintzia osatuz. Gaur egun Elkarteak ikastetxean du bizitoki, Kurutziaga kalean, 7., eta zazpi jesulagun gaude bertan. Kurtsoa amaitu aurretik, ordea, gure destino berria jasoko dugu. Lagundiak Bizkaiko herri honetan 1841 urteaz geroztik duen iraunkortasuna bermatua du, hala ere, gure ikastetxeak osatzen duen erakunde hain adierazgarriaren bitartez. Ignaziotar espiritualtasunean oinarri sendoak ezarriak dituen profesional talde batek Ikastetxea gidatzen jarraituko du. Datorren ikasturtetik aurrera, nahiz eta ez bertan bizi, Jesulagunek ikastetxean lanean zein bidelagun jarduten jarraituko dugu hurbilen ditugun elkarteetatik hurreratuz. “Jesuiten Etxea” baliabiderik gabeko etorkinentzat dugun harrera proiektua ere mantentzen jarraituko dugu. Hurrengo urteetan beste eredu batzuetarako trantsizioa izango du, izan ere, orain artean jesulagun eta etorkinez osatutako hospitalitate elkartea osatzen baikenuen. Proiektuak jarraipena izango du ikastetxearen inguruan, beti ere boluntarioak inplikatuz eta  CVX zein Ellacuria Fundazioaren elkarlanari esker. Plataforma Apostolikoak duen HOSPITALITATE proiektuaren babesean, beti ere. Elkarteko Jesulagunek TABIRA PASTORAL BARRUTIAN garatzen ari garen elkarlanari dagokionez izan dezakeen jarraipena aztertzen jarraituko dugu. Adeitasunez agurtzen zaitut, Durango, 2019-09-29                                          Koldo KATXO ULTRA, S.J.  Elkarteko Nagusia    

Kategoria:

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×