Elkartasun katea, alderik alde

Alboan-ekin bat egiten dugu, Herritartasun Globala Gara mezua munduan zehar zabaltzeko. Proiektuaren asmoa bost kontinenteetako pertsonak ikusaraztea da, eta horregatik Durangaldean zehar Elkartasun Katea sortzen aritu gara. Emaitza, denon artean sortutako bideo hau da.



Alboan-ek dioen moduan, COVID-19 birusak sortutako krisi honek agerian jartzen du, inoiz baino argiago, munduko erronkek herritartasun arduratsu eta globalaren erantzuna behar dutela. Gure elkartasunerako eta enpatiarako gaitasuna sendotzea, eta herritartasun globalaren sentimendua eta identitatea eraikitzeko urratsak ematea nahi dugu.

Kidetasun partekatuaren eta enpatia globalaren sentimendua eraikitzen jarraitzeko aukera dugu orain: denok “osotasun interkonektatu bat” osatzen dugulako kontzientzia bultzatzeko aukera. Kideak gara ardura horretan eta, ondo dakigunez, planetako beste leku batzuetan, beste pertsona batzuei gertatzen zaienak gurekin ere badauka zerikusia. Konexio horrek berekin dakar gurea eta besteena zaintzea. Geure burua zaindu ahal eta behar dugu, eta bestelako pertsonak ere zaindu ahal eta behar ditugu. Kontua da bizitza erdigunean jartzea.

Kategoria: Gizarte eragina

Etiketak: , , , ,

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×