Eskerrik asko eta datorren ikasturtera arte!

Hezkuntza elkarte estimatua,

Familia askotan pandemiak eragindako sufrimendu-egoerek urratutako ikasturtearen amaierara hurbiltzen ari gara, Lehendabizi, eskerrak eman nahi dizkiegu San Jose Jesuitak-eko hezkuntza elkartea osatzen dugun guztioi, egoera latz eta zail honetan elkarri konfiantza eta zaintza ematen jakin dugulako.

Guztion ahaleginari esker, San Jose Jesuitak ikastetxeak  ikasleei, gugan konfiantza guztia jartzen duten familia guztiei eta gizarte osoari  eskaintzen diegun zerbitzua betetzen jarraitu ahal izan du. Ahalegin partekatua eta erantzunkidetasuna funtsezkoak izan dira ikastetxea irekita mantentzeko eta gure ikasgeletan COVID-aren eragina oso txikia izan dadin. Ikasturte honetan 103 positibo izan ditugu ikasleen artean eta 9 positibo ikastetxeko langileen artean. Datu horiek COVID-ak jarritako erronkari aurre egiteko kudeaketa arrakastatsuaren froga dira.

Pandemiaren okerrena atzean utzi dugun arren, badira oraindik ziurgabetasun- elementuak eta zaindu beharreko nahitaezko prebentzio-neurriak, 2021-2022 ikasturteko plangintza baldintzatuko dutenak. Hezkuntza Sailaren eta Osasun agintarien jarraibideei eta irizpideei eutsiz, hurrengo ikasturtean ere aurrez-aurreko irakaskuntza modalitatearekin jarraituko dugu.

21-22 ikasturterako gure Kontingentzia plana egokitu dugu. Plan horretan, egin beharreko jarduerak eta izan daitezkeen egoeretarako beharrezkoak diren koordinazio mekanismoak aurrikusiko ditugu.

Pandemiak hainbat ikaskuntza utzi dizkigu. Nagusienak Ikastetxearen eta familien arteko baterako lanaren balioa eta elkar zaintzeko eta laguntzeko beharra izan dira. Gainera, funtsezko ikaskuntzak izan dira ziurgabetasun testuinguruetara egokitzeko eta malgutasuna eta erantzuteko gaitasuna erakusteko beharra ere. Irakas eta ikas estrategia berrietan sakontzeak, hainbat metodologia modu berritzaileen konbinaketak eta ikasle bakoitzari modu pertsonalizatuan erantzuteak gure hezkuntza proiekturako emaitza arrakastatsuak lortzea ahalbidetu digute.

Gaur egungo erronkei (pandemiaren giza kudeaketa bereziki) erantzuteko  hezkuntza- elkarte gisa egitea funtsezkoa da oraindik ere, azken ikasturtean erakutsitako gogo bizi eta konfidantza osoarekin. Horregatik, ikasturte amaierako mezu hau benetako esker onarekin amaitu nahi dugu: Ikasleei, egokitzeko eta ahalegintzeko gaitasunagatiketa familiei, babesa eta konfiantza emateagatik.

Aipamen berezia eta esker on handia egin nahi diogu ere hezitzaile taldeari, etapa eta proiektu guztietako hezkuntza arduradunei, eskolaz kanpoko jarduera guztien ardura duen boluntario taldeari, eta administrazio, mantentze, jangela eta garbiketa zerbitzuen arduradunei: haien etengabeko lan arduratsua, konpromisoa eta eraginkortasuna eta ikasle eta familia bakoitza tratatzeko erabili duten mimoa funtsezkoak izan dira.

Har ezazue gure agurrik beroena,

Zuzendaritza Taldea

Kategoria: Ikaste-irakaste

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×