Etiketa barik bizi

Maiatzaren 17an Homofobia, Lesbofobia, Transfobia eta Bifobiaren kontrako Nazioarteko Eguna aldarrikatzen da. 1990. urtean maiatzaren 17an Osasunerako Mundu Erakundeak homosexualitatea buruko gaixotasunen zerrendatik ezabatu zuen; eta hori dela eta egun honetan, lesbianek, homosexualek, bisexualek eta transexualek pairatzen duten diskriminazioa salatu eta mundu osoak haien eskubideak aldarrikatzen ditu.

Egun honetan denok bat egin dezagun. Berma dezagun gure ingurukoen askatasuna benetakoa dela, epairik gabekoa. Aniztasunak gure indargunea izan behar du! Esan diezaiogun Durangori, Euskal Herriari eta munduari hau horrela dela. Errespeta dezagun gure ingurukoek bere identitatea modu aske eta osoan garatzea, esperimenta dezagun eta bakoitzak bere erabakiak har ditzala. Denok daukagu zoriontsu izateko eskubidea eta!

Aldioro lotzen gaituena!


Kategoria: Gizarte eragina

Etiketak: ,

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×