Euskararen Arigunea gara!

EUSKARALDIAren 2. edizioa burutuko da azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean. Durangoko San Jose Jesuitak ikastetxeak ekimen honetan parte hartuko du, gaur bertan izena eman dugu.


Bertan hainbat ARIGUNE izango ditugu Euskararen erabilera bultzatu nahian: Administrazioa, Batzar Gelak, zein eskolako hainbat gune.

Zergatik egiten du bat Jesuitak Durangok Euskaraldiarekin?
“Herrian eta eskualdean eragile garrantzitsua gara, ikasle eta familia ugari ditugu, eta beraiek protagonista bihurtu nahi ditugu prozesu honetan. Ikastetxe barruan ariguneak sortzea da gure helburua eta aldi berean erronka. Ekimen polita izan daiteke, aurreko edizioak orokorrean bultzada eman zion erabilerari, eta oraingoan ere aukera moduan ikusten dugu euskararen alde gure aletxoa jartzeko”.

Gaurkoa lehenengo urratsa izan da, gerokoak denon artean gauzatu beharko ditugu. Animo eta ekin, Euskarak behar gaitu!!

Kategoria: Gizarte eragina

Etiketak: , ,

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×