Euskararen eguna ekintzaz josita egon da

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu dugu abenduaren 3an. Euskara bidelagun daukagu urteko 365 egunetan, baina urtebetetze bat beti da berezia eta behar den bezala ospatu genuen.

Adinaren arabera ekintza ezberdinak egin genituen; txikienak Tantatxorekin egoteko aukera izan zuten abesten eta jolasean eta tarta batekin ospatu zuten urtebetetzea. Lehen Hezkuntzako ikasleek musika eta ipuinekin abesteko eta hausnartzeko denbora hartu zuten eta arratsaldean, herri kirolak, eskulanak, asmakizunak edota mahai-jolasak egin zituzten. DBHkoek aldiz, jolas ezberdinekin gozatzeko aukera izan zuten: Kahoot, esaera zaharren txapelketa… Batxilergokoek abenduaren 2an Mintzodromoan parte hartu zuten, eta abenduaren 3an hausnarketarako tartea hartu ostean, Udalak antolatutako ekitaldian parte hartu zuten euskararen aldeko manifestua irakurriaz.

Ziklo bakoitzeko ekintzez gain, ikastetxe guztiak parte hartu zuen 10:00etako ekitaldi nagusian. Manifestuaren irakurketa, dantza taldeak eta argazki erraldoia izan genituen.

Eta gogoratu gure aurtengo leloa, gozatu euskara ahoan!




Kategoria:

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×