Ezagutu bizi

Familiekin komunikazioa eta informazio-trukea, inplikazioa eta parte-hartzea bultzatzea eta sendotzea funtsezko oinarria da San Jose Jesuitak Ikastetxerako: Ezagutu Bizi helburu horrekin sortu genuen. Izan ere, denon artean amestutako ikastetxea barnetik ezagutzeko eta eraikitzeko elkarlana ezinbestekoa dela sinesten dugu.
15-16 ikasturtean gure ikastetxeko Hezkuntza elkartea kanpoko beste laguntzaile eta kolaboratzaile batzuekin batera Durangoko San Jose Jesuitak ikastetxearen EGI2020 egitasmo estrategikoa diseinatzen eta egiten ari ginen. Hezkuntza elkarte honen kide diren gurasoak ere bertan ziren topaketa eta hausnarketetan murgilduta eta parte-hartze eta elkar-erantzukizun ideiak gero eta ageriago eta argiago azaltzen joan ziren; era honetan ikastetxerako berria izango zen proiektu baten ateak irekitzen hasi ziren; Ezagutu Bizi proiektua, familiek ikastetxean parte-hartzeko erakusten duten gogotik jaiotzen den proiektua.
- Gure ikastetxeko ignaziotar izaerarekin bat etortzea.
- Ikastetxeko beste proiekturen batekin erlazioa izatea.
- Lantzen ari garen edukiekin bat etortzea.
- Ziklo edo maila bereko ikasle/guraso guztiei zuzenduta egotea.
- Hizkuntza zaintzea (zein hizkuntzetan egiten den baloratzea).
Parte hartzeko gonbidapena
Ate ireki bat gonbidapen bat dela esaten dute, eta hain justu, hori da Ezagutu Bizi proiektutik egiten duguna; bertatik, gurasoei, familiei, parte hartzeko gonbidapen bat luzatzen diegu. Gure ikastetxeko ateak zabalik dituzue zuen jakintzak, esperientziak, trebeziak gurekin konpartitzeko eta gu ere bertan gara gure egunerokotasunean egiten duguna zuei erakusteko prest. Animatu! Denontzako esperientzia aberasgarria izango da. Informazio gehiago nahi izanez gero, esteka interesgarri batzuk gehitzen dizkizuegu:
- “Bigarren etxea familia eta eskola”: www.hikhasi.eus
- “Familia eta eskolen arteko harremanak beharrezkoak dira”: www.guraso.eus
- “Las relaciones entre familia y escuela. Esperiencias y buenas prácticas” (Pdf): www.mecd.gob.es
- “Cooperación entre familia y escuela, fundamental para el éxito académico”: www.consumer.es
- “Eskola eta familien arteko lankidetza (Pdf): www.euskadi.eus
Kategoria: Ezagutu Bizi
