Ezagutu hezkidetzan oinarritutako gure hezkuntza eredua

Ukaezina da gaur egungo gizartean gauzatzen diren genero-indarkeriek eta bizimodu sexisten ereduek eragin handia dutela gure ikastetxe eta ikasleengan. Azken finean eskolan erreproduzitzen diren sozializazio ereduak gure inguruko gizartearen isla dira. Indarkeria mota horrek ikasleen askatasuna baldintzatzen du, beraien garapen integrala oztopatuz.

Azterlan askok eta eguneroko ebidentziak gero eta argiago uzten dute oraindik bidea dagoela egiteko, berdintasunerako bidean, eta bizitza-proiektuek generoari lotuta jarraitzen dutela. Errealitate horren aurrean, hezkidetzan oinarritutako eskola eredua daukagu San Jose Jesuitak ikastetxean. Hezkidetzaren helburua berdintasunean oinarritutako hezkuntza eredua da, identitate aniztasuna errespetatu eta pertsonen garapen integrala ahalbidetzen duena. Genero estereotipoak eta rolak saihestuz, ikasleek bere burua modu askeagoan eraikitzeko aukera emango diena, alegia. Gakoa da, neska eta mutilentzako, edozeinentzako baliagarria izango den pertsona eredua bultzatzea, estereotipo izan den eredu femeninoa eta maskulinoa saihestuz, estereotipo tradizionalak eta zaharkituak alde batera utziz.

Hezkidetza eskolaren aditu handienetako batek, Mª José Urruzolak, honela definitu zuen: “Neska-mutilak genero femeninoa edo maskulinoa alde batera utzita hezten dituena, hots, sexu-desberdintasunetik abiatuta hezten dituena, beren banakotasunaren garapena bultzatuta, baina gizarte sexista batetik sexu batekoa edo bestekoa izateagatik betetzeko eskatzen zaizkien rolak kontuan izan gabe”.

Hezkidetza zeharkako elementu positibo bezala ulertu behar da, mutilentzat zein neskentzat, bermatzen baititu berdintasuneko hezkuntzaren garapena eta, aldi berean, genero-indarkeriaren prebentzioa.

Guzti horregatik gure hezkuntza proiektuan hezkidetzaren alde konprometituz, hezkuntza ez sexista baten alde egin nahi dugu. Horretarako gure arlo kurrikular eta ez kurrikularrean azterketa sakona egiteaz gain; ekintza mota ezberdinak aurrera eramango ditugu, efemerideak ospatu, ikastetxeko espazioen inguruko hausnarketa, berdintasuna eta tratu onen alde lan egin besteak beste.

Azkenik, azken urteetan Alboan Gobernuz Kanpoko Erakundearekin batera egindako lana erakusten duen bideo hau aurkeztu nahi dugu. Honen helburua, ikastetxean eman daitezkeen aurreiritziak haustea izan da. Bideo gure ikasleekin batera egin da eta familiekin ere partekatu da.

Era berean, ikastetxearen helburua ikastetxean lantzen diren balio horiek esparru guztietara zabaltzea da, eskola barruan eta kanpoan. Hori dela eta, San Fausto jaietako fokua jarriz, jai-esparruetan berdintasuna eta emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioa bereziki landu ditugu egunotan.



Hezkidetza gure ikastetxean lantzen diren balio inklusiboen zutabeetako bat da. Horrekin batera, bizikidetzan oinarritutako egitura osoa dauka gure hezkuntza proiektuak: Aniztasun proiektua, lan kooperatiboa, etorkinei egiteko harrera plana, Elkarbizitza-plana, Hiritartasuna, Barnetasuna, Pastoraltza, Agenda 21…

Intereseko loturak:


Intereseko loturak:

Kategoria: Gizarte eragina

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×